Hondartzan neskak eta mutilak aparte bainatu behar
Hondartzan txikota (soka lodi bat) egoten zen uretan, neskak eta mutilak elkarrekin ez bainatzeko. Eta zaintzen egoten ziren, gainera. Neskak eta mutilak elkarrekin ibiltzen ziren kuadrillan; haiek ere ez ziren hondartzara joaten.
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:01:12
- Erref: OND-047/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Euan soka bat, andrazkuk eta gixonezkuk, ta holan trabeseta, ta gero soka bat. Esaten neban, ba, ha soki, ha soki guk segundo baten pasaten bagendun! Harutzatxua jun [buzadi] ein ta yasta! Hondartzan be zaintzen eoten zin, neskak mutillakin batea ez eoteko ta. Ta soki han. On eoten dine boluk, noarte igaire jun biher zazen /bizazen/ ta harutz gehixa ez, ba, ordun on holan dazenak boluk holanik.
- Hondarrian.
- Hortik haruzkun. Hondarrin ez, uretan.
- Uretan?
- Uretan, igaixan ez eben lagaten hondartzan be ibilttren neska-mutillak gaztik-eta batea ordun. Uretan, ba, ze ein eben /einben/? Soki ipini, txikota, lodi-lodixe, ta hamendikaldin mutillak eta hor neskak. Ta guk pasaten gendun buru ta gero osta be hamendikaldea etorri ta...
- Hori txikota hondarrian be bai edo?
- Ez, hondarrin ez. Hondarrin mari beherutz eitten zanin eoten zan, baiñe mari gorutz etorrenin, ba, ez euan gorarte. Ez naz seguru akordaten gorarte edo ure euan lekun euan.
- Ta kuadrillan ez ziñien ibiltten ala?
- Bai!
- Mutillek eta neskak?
- Bai, bai, kuadrillan. Ta... baiñe eurak be ez zin juten hondartza ta eurak be geure moure.
Egilea(k): Laia Ibarra (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!