Ondarroa (Bizkaia)

Baserrietako auzolana

Baserrietako auzolana <p>10 urtera arte Ziortza-Bolibarko baserri batean egon zen bizitzen. Uzta sasoian, baserritarrek elkarri laguntzen zioten. Auzoko guztiak joaten ziren baserriz baserri laguntzera eta lan egin ostean, eguerdi ostekoa egiten zuten, afari-merienda balitz legez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

10 urtera arte Ziortza-Bolibarko baserri batean egon zen bizitzen. Uzta sasoian, baserritarrek elkarri laguntzen zioten. Auzoko guztiak joaten ziren baserriz baserri laguntzera eta lan egin ostean, eguerdi ostekoa egiten zuten, afari-merienda balitz legez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

… garixana edo hartune edo abar. Ohitturi zan inguruko baserrikuk zeiñek jasoten eban /jasoteban/ uzti haretxei laguntzea: zuk gaur eitten bozu –gaur egun osu, gaur ta bixar o lo que fuera–, hurrengo eingo eban /engoban/, ba, gure albokuk, danok berta laguntzea. Gero goikuk, danok berta laguntzea. Gure egune be aillega zan ta gutzako ixaten zan... bueno! Ondarrun Andra Mari egune ixango balitz morun, juerga pi-pa! Ta pozik eoten giñan. Ba! dana kanpoko jenti etxea, ta gu oso pozik. Tramankulo bat geunkan. Bai, holako altura bat-edo eukan. Ez euan argirik, karburu ibili bir ixaten zan: ohire bazuz, ba, han zuz karburuaz. Makiñi bera be –argirik ez euan– manibelaz joten zan garixe. Ta hori dana amaittu zan eta gero etxe bakotxin tokaten zanin, eguerdi osteku eitten zan, afai-merixendi deittuko bageuntze morun. Ta, klaro, gure [añiek], ba, presta eban /prestaban/ danentzako, han geuazen jente guztintzako, ta... igual umintzako ez, ze guri... juergi zan gure jana. Ta, ba, bueno.

Egilea(k): Gurutz Toña Ituarte (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia