Gerra Zibilean etxekoak bananduta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, bere ama inude zegoen Zaragozan eta beraien Ziortza-Bolibarko baserri batean. Aita langile-batailoietara eroan zuten preso. Agurtzak sei urte zituen eta ama beraien bila joan zen baserrira umeak hartu eta Frantziara joateko. Baina Agurtza gaixorik zegoenez, amak bera han utzi eta bere neba-arrebak hartuta pasatu zen mugaz bestaldera.
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: OND-044/019
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
Gerri sortu zan, gerri honuzke etorren, gu baserrixan geuazen, ta gerri sartu zanin aitte “trabajadorita” erune ben. “Trabajos forzados” edo ixango da gaztelaniaz, ezta? “Trabajadorita” erun eben. Eta ama etorri zan baserrire umik jasotea, beste aldea pasateko, Frantzi aldea pasateko. Hor zan ixiko Maritxu ezautu ebana, barkun ixuzela, nire bigarren ama moduku ha. Eta ordun, ba, etorri zan baserrire umik jasotea. Nik ordun neukazen 6 urte –36xan gerri, nik 6 urte–,ixiko Mirenek 8 urte ta 9 urteik be ez ondion, baiñe hortxe. Osaba Domekak 2 urte gitxia, nik 6, 4 urte osaba Domekak. Baiñe ez dakit ba /eztaipa/ nik zer eukiko neban kostipau edo eztule edo katarru edo ez dakit /eztai/ zer eukiko neban –nik sekule baserrixan ez neban gaixoik euki te–, eta amak ein nittun, ba, ez nitxala ondo billatzen, sukarra edo kalenturi edo neukala ta, eta baserrixan laga. Eta bera jun zan nire aiztiaz eta anaixiaz pasa zan Frantzi aldea gerratik. Hortxe ixan zan nire gerra denpori, 6 urteaz, baserrixan pasa neban.
Egilea(k): Gurutzne Anakabe Kaltzakorta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!