Ondarroa (Bizkaia)

Inude joan beharra ezin ulertu

Inude joan beharra ezin ulertu Bere ama inude joan zen Bilboko aberats batzuen etxera. Hala ere, Agurtzak ez du ulertzen behar hori, inoren etxera joan behar izatea eta eurak beste norbaiten etxera. Zaragozan ere egon zen gerora bere ama.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-044-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere ama inude joan zen Bilboko aberats batzuen etxera. Hala ere, Agurtzak ez du ulertzen behar hori, inoren etxera joan behar izatea eta eurak beste norbaiten etxera. Zaragozan ere egon zen gerora bere ama.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aiña freska, eske…
-Aiña freska jun zan. Aa..
-Bai, bai, aiña freska, e. Nik ez dot ulertzen, eske holantxen zan bizitzi! Baiñe nire burun ez da sekule –ni hilgo naz, baiñe sekule– sartuko hori bizitzi holan ixan bihar zanik.
- Ze zure umiek itzi…
- Ze ni… beran umik itxi eta nik baserriko aiñin esni hartzen neban. Eta nire amak beran... nik hartu bihar neban esni beste ume batei diro baten trukez.
- Biher izena eukiko eban.
- Bai, itxuri bai!
- Hori eitteko ama batek…
- Itxuri bai, eta hirurokin hoixe ein eban.
- Ixen truke ez zan jungo…
- Ez, ez…
- Beti eon bihar zan zeozer, edo diru, edo laguntzak, edo jateku edo…
- Bueno hortik e… Luca de Tenanetik beti erropak-eta be bixaltzen oskuen amak hazi eban uminak eta niri ondo etorten gatazen eta horrek danok. Baiñe gero, señorak eurak bata bestik ume bat eukitxen ebanin, bata bestiaz konektaten zin, eta bigarren aldiz egon zan Zaragozan.

Egilea(k): Gurutzne Anakabe Kaltzakorta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia