Erreketeak etxez etxe abertzaleen bila eta ondasunak errekisatzen
Behin bere aita kartzelara eramatekotan etorri ziren beraien etxera. Aita ohe azpian ezkutatu zen. Ohikoa zen etxeak erregistratzea eta bertako ondasunak errekisatzea. Emakumezko erreketeak aritzen ziren lan horretan. Abertzale asko kartzelaratu zituzten; horietako asko eta asko emakumezkoak, ama zirenak. Bilboko Larrinagako kartzelara joaten ziren.
- Proiektua: Ondarroako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2014(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:02:44
- Erref: OND-042/040
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Politika eta Franco , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera , Politika » Jarrera politikoak » Erreketeak
Transkripzioa
- Guri egun baten etorri zin e, aitte kartzela eruteko, etxea. Eta ohie geunkan behian, beheko etxin. Ohie geunkan, ba, nahiku altu, ezta? On bajotxuaua egoten di, eta ordun nahiku altu, ta aitte sartu zan kama azpixan tatarrez-tatarrez-tatarrez, etxea etorten zilako rekisatea. Etxik rekisata? Hor miradorekuai? Dana rekisa otsen /rekisatzen/. Hor denda bat euken, beheko kalin, hor behian, beheko kalin, on taberna [txino] bat da. Eta ha be kendu otsen /kendutzen/, nahi dan beste gauza be kendu otsezen /kendutzezen/ etxitatik. Andrak-eta ibiltten zin, andra erreketik eta, etxik errekistaten. Ta aitte sartu zan kama azpixan. Gixon bat etorri biher zan /bizan/ etxea, aitte kartzela eruteko. Ta andra handi bat, andra handi bat zan, Juana. Harek esan ei otsan /eixotzan/ e... ordun e... “Xaxi”... ez dakit /eztai/ entzunde... ez dozu eukiko entzunde “Xaxi”. Txarrak, gaiztuk. Ha, ha ibiltten zan etxita etorritte. Ta harek andra handixak esan ei otsan /eixotzan/, frankisti zan, ta harek esan ei otsan /eixotzan/ e: “Ze Jose Mari? – esan ei otsan /eixotzan/– Hamar umen aitte kartzela eruten bazu, harek umik ze jan biher dabe /birdabe/?" esan ei otsan /eixotzan/. Eta aitte ezkutata eguan lez, zapo. Entendiduten dozu / entendiutezu/? Pentsa be ez kama azpixan egongo danik, ta ez eben erun.
- Eta ze delitu edo ze ein eban ba?
- Delitoik ixe be ez, abertzali ixati!
- Abertzale guztik kartzela erun zittuezen, hor gehixenak, [familixa] handiko familixak? kartzela umik... Bat kartzelan jaixu ondion bixik da. Kamiñazpin bixi da ha, Elizabeth. E.. holantxen e... familixan... Teresa be bai, nahi dan beste seme-alaban ama, ha Kantxopeku, ha be barrure, kartzela ha be.
- Andrazkuk be bai?
- Andrazkuk, amak, amak. Umik laga etxin ta.
- Ha besti, esan dozuna, enbarazada kartzelan?
- Bai, enbarazada jarri kartzelan, ta umi ixan bertan. Entendiduten dozu /entendiutezu/? Elizabeth ixeneku.
- Nungo kartzela [...]?
- E... hamentxe hurrea, zelan diz honek kartzelok e... Donostin ta Bilbon ta.
- Bilbon, bai, Larrinaga ta...
- A! Larrinaga edo.. haraxe.
Egilea(k): June Naberan (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!