Ondarroa (Bizkaia)

Neskame mantenu truke

Neskame mantenu truke <p>Hamar neba-arreba izan ziren eta ez zuten eskolarik izan: morroi, kaxak josten, baserri batera lanean, neskame... ibili ziren mantenu truke. Terese jaunartze nagusia egin ostean, 12-13 urtegaz-edo, Elgoibarko etxe batera joaten zen neskame, mantenu truke. Handik, Ondarroako etxe batera joan zen lantegira joan aurretik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-042-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hamar neba-arreba izan ziren eta ez zuten eskolarik izan: morroi, kaxak josten, baserri batera lanean, neskame... ibili ziren mantenu truke. Terese jaunartze nagusia egin ostean, 12-13 urtegaz-edo, Elgoibarko etxe batera joaten zen neskame, mantenu truke. Handik, Ondarroako etxe batera joan zen lantegira joan aurretik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña geu anaixarreba hamar mundun.
- Hamar.
- hamar ta guk eskolaik eta eztau euki, bata morroi, besti kajak josten nausixena kaja josten; biarrena mutille morroi, hirugarrena Imanol, ha be basarri baten eta ahizti be ba (pertikan). Ahizta nausixe Donostin meriko baten etxin kriada urtitan ta holantxe ixan ga gu.
- Hamar ume atateko aurrera e!...
- Bai be, hamar ume atateko ba mantenu trukin, ni junde naz mantenu trukin Elgoibarrea kriada, hamar hamabi urte, hamairu hola komuniu handixe einda lehena ezate zana komuniu nausixe ba ordun ba junde na ni Elgoibarrera ume zaiña, eta hor euan usaba bat. Mirador haundixa ta beheko etxi eurenak zin, ezta? Zin ba hiru anaixa; hiruak kartzelan egondakuk gerra denporan, eta arreba bi eta horko batek kartzelie laga banien, amaitxu banien kondeni hoi esate eztan: "Ze Terese noa jun zaz?" Esate eztan ta "Elgoibarrea ume zaiña" ta berak esate eztan: "ze geurin egongo ziñake ondo ba." "enee" esan neutzan "pozik etorriko nintzake ona baiñe hamar ogerlekoko erropie eiztezta usaba andrik". Pentsa zelako gauzak e!
Liso liso hementxe fruntziauaz, listo! plaire jun, bertan egunetan , aste bateako etorri giñan ze bera andri zan Elgoibarren bizi arren, hortxe da baserri bat eskutun da, hau txaletau ez, ha besti hortxe, hortxe bertan. Hor da ermitxa bat oin tapa dabe, honek piñuk tapa dabe ermitxi. Hontxe arte biztan eon ixanda e baiñe ieztik da tapata eta horko andri zan lez, Elgoibarren ta hamengo jaixak agertu zinin etorri nintxan Ondarrure ta (gau gehixa Elgoibar).
Elgoibarrea maleti sartzen da morun sartu nitxuen Deban ta aide; "han urtengotzu usaba andrik" esate ezten ezin urten trenetik! maria ta maria, gonbitxun gonbitxun inde señorito bi, estudiantik ero eztakiu zertzuk zin ... " que asco" diñoste harek, ta nik ezin urten trenetik be. Usaba andrik esate eztan han euan ta Elgoibarren: " salto, salto Tere" ta ezin ezin, ez neuan kapaz salto eitxeko. Halako baten ein neban zozelan urteneban ta horkuk esa oztanin geurin egongo ziñake mantenu trukin, ba gehixa ez nintzan jun Elgoibarrea; jarraitxu neban hementxe, hortxe ein nitxuanzen eztakit zenbat urte , gero hortik fabrika(ra).

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia