Domekan dotore jantzi eta mezara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-041-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Astean zehar arropa arruntekin ibiltzen ziren, baina igandeetan guztiz aldatzen ziren: gerri estu-estua markatzen zuten berokiak, takoidun zapatak, mantila tente-tente... Liburua besazpian hartu eta mezara. Latinez izaten ziren orduan mezak.
- Proiektua: Ondarroako institutuko grabazioak
- Elkarrizketatzailea(k): Maialen Bengoetxea
- Data: 2014(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: OND-041/006
- Emalea: Bakarne Aretxabaleta
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Domeketan euan domeketako erropi ta astegunin asteeguneku. Asteegunin, bueno, nire aiztak-eta euran amantala plantxataku-ta eukitten eben biharreako, eta neu be... Ni ez nitxanetik /enitxanetik/ juten, ba, nik ez neuka amantalik, nik gona tubu ta jertsa bat ta bueno. Domeki aillaten zanin, danok desfigurata: zapata takoidunak, gerri esto-estuk –eukiko ez gendun, ba? argal-argalak geuazen danok eta–, gerri esto-estuk, abrigu belodune, mantilli tentia ipinitte halantxeik... Hartu misal latín y español, que todavía lo tengo. Liburu hartu kaltzarpin eta elixa errezaixukon. Guantik eta danak jantzi-jantzi eindde, elixa, mezata, mezi entzutea. Ta mezi latiñin abadik emoten baeban, zeuk be bai latiñin irakurri bihir zendun /bizendun/.
- Baiñe…
- Ta ia nundik zekixun zuk latiñin irakurten.
Egilea(k): Gorka Nikolaev (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!