Gerrako erasoak eta babeslekuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-032-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerran, erasoak hasten zirenean, sirenak entzun eta aringa-aringa babeslekura joaten ziren. Gaur egun eskola publikoa dagoen tokian zegoen babeslekua, lur azpian. Mojetako eskolan gurutze gorria jarri zuten, zaurituak sendatzeko.
- Proiektua: Ondarroako institutuko grabazioak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Basterretxea - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko martxoaren 15a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: OND-032/041
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Osasun-zentroak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Sirenaik-eta entzuten zan o?
- Bai, bai. Sartu biher zinin /bizinin/? fua, handixe. Bonbardeu [... zinin] aringa-aringe ontxe eskolak dazen parajea, eskolak dazen parajea. Han subtarreneua da behian, terrazatik, errixo alderdittik. Eskolak hamen, honek eskolok.
- Bai, bai.
- Horrek dakarre subterraneua behian. Ta gu hamen kalaen bixi giñan enda aringa-aringe juten giñan haraxe ezkutatea. Sartu biher zinin /bizinin/ tropak-eta, sireni joten eben, ta haraxe.
- Eta tiroteuak eta balak entzuten zan edo?
- Bai, hamen kanttoipe errebueltan e... ”Migel mutu” ezautu zendun?
- Bai, bai.
- Bueno, ba, orduntxe jun gakon harei, mut... hori... balik jo eban etxin dala, beran gurasukin ta ixikokin edo. Enda etxin sartu gakoen bali, enda orduntxe etorri gakon. Ez dakit /eztai/ mutu zan, ala ordun... ez, mutu halakoxi zan ta "bebebe" gero eitten eban /etxeban/ berba. Orduntxe agertu gakon e, uste dot ee... etorri gakonela berbi. Berak eitten eban /etxeban/ berba bakarra. Migel mutuai. Hamen asko heritxu zin. Gero ostpittala eon zan gerra denporan, len esan doune, mojetako eskoli, hantxe ipini eben Cruz Roja bat, enda, ba, heritzen zinak edo miñe hartzen ebenak, ba, haraxe eruten zittuzen kurak eittea /etxea/.
Egilea(k): June Urresti Arrasate (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!