Eskolan erdaraz, kalean euskaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-032-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Doña María eta doña María Lusia maistrak erdaldunak ziren; gainerakoak bertakoak. Hala ere, dena egin behar izaten zuten erdaraz. Kalean euskaraz baino ez zen egiten.
- Proiektua: Ondarroako institutuko grabazioak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Basterretxea - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko martxoaren 15a
- Iraupena: 0:00:56
- Erref: OND-032/008
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Nati: Bai, Doña Maria bai, hori kanpotarra zan hori. Bestik hori ya, Doña Anita ta Blanquita eta ondarrutarrak, e. Doña Maria Luisa be kanpotarra zan, baiñe harek urte guztin... guk hamentxe ezautu gendun. Harek erdera, erderaz eitten eban /etxeban/.
- Elkarrizketatzailea 1: Eta bestiekaz euskaraz?
- Nati: Iñok be ez euskeraz, erderaz baiño. Euskeraz ordun? Euskeraz ordun? Derrepente hilgo gindduezen. Ez euan, euskeraik ez euan ordun.
- Elkarrizketatzailea 1: Eta erdera jakin zenduen?
- Nati: Erderaz, eskolan. Ikasi gendune erderaz ikasi gendun. Otra cosa no.
- Elkarrizketatzailea 2: Ta kalin?
- Nati: E?
- Elkarrizketatzailea 2: Kalin?
- Nati: Kaliin, kalin euskeraz. Erderaz ez badakiau eitten /ezpakiau etxen/. Ordun gitxi
genkixen eta on gitxia. On ez dou eitten /eztou etxen/ tantaik erderaz ta.
Egilea(k): June Urresti Arrasate (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!