Ama atxilotu zutenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-018-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abertzale gogorra izan zen aita. Euren etxean elkartzen ziren lagunak. Gau batean guardia forala etorri eta ama atxilotuta eraman zuten, bularreko umearekin batera. Hamar hilabete eman zituen Ondarretan.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2011(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: OND-018/023
- Kodifikatzailea: Arantza Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Gure ama... Gure etxi zan bixkat bera hori... etxe barrun danok giñan abertzalik; ordun ixaten zana, abertzale handixak giñan. E? Eta nire ama zan... aitte esaten eban ez zanela. Nire aitte zan abertzale gogorra, baiñe ama zan bixkat rekete tarteku, baiñe ezkondu zanin-ta bixkat ein zan... aittan gauzak... Eta danok dakau guk euskerazko ixenak. Gure amak ume asko eta etxe barrun [eitten zan] ordun telebisiñoik-eta ez euanetik, geure etxea batzen zan generala, zapatutan eta; bestelan itxosun ebillenin ez, baiñe zapatutan-eta etorten zin geure etxea. Eta halako baten, gabe baten, gabe baten etxin dazela bertan... forala esaten otsen ordun, aguazille izan baik, foralak esaten otsen. Aguazillak be baueuazen, baiñe foralak zin kanpoko gixonak, eta Ondarruko, bertako aguazillak, herriko aguazil batek harei foralai esan otsan /esatzan/ ze gure etxin eitten dizela, bigarrengoko pisun ezkerreta, “reuniones clandestinas”. Te esan otsan /esatzan/ ze “reuniones clandestinas?”, "bai". Eta horixe foraloi etorri zan eta esan otsan /esatzan/ ze “¿Qué haceis aqui? todos a casa –erdaldunek– todos a casa a su sitio”. Eta etxe barrun bata jun zan beran tokixeta eta sartu eta, bakotxeb tokixeta jun eta segixan, detentziñoi, kartzela.
- Ama?
- Bai. Ama, zazpi ume lagata, aitte eta dana... Aitte, aitte frentin euan ordun. Zazpi ume laga, nire ama, beste andra bat estadun euana, etxe barrutik erun eben bost andra. Etxe barrutik erun eben bost andra. Eta hamentxe euki eben, “errebala txikiñe” hamentxe kartzeli euan ta, eta nire amak eukan txikixena hamazortzi hillabeteku, neure anaixi, ni zortzigarrena nazena ha beatzi zan. Eta eukan hamazortzi hillabeteku.
- Zeuk lau-bost urte?
- Bai, lau urte nik. Baiñe hori geroku da, hori da gerri urtendaku da hori, baiña geroaku na esaten hori, gerrittik honuzkun, porke gerri ein ta gero erun eben. Klaro, Francok hartu ebanin, orduntxe erun eben eta nire anaixik eukiko eban, ba, urte bi eskas edo, behintzat urte bi eskas. Eta bularra emoten otsanetik /emotetzanetik/, erun eban horra, kartzela, kartzela erun eban emoteko bularra. Eta herriko aguazil batek ein otsan /eitzan/, keji emon ebanak, gero entera zan bera juizixu Ondarretan euki eben Donostin ta, ein otsan /eitzan/ “Ala, etxea!” eta horretxei andriai eta danai argixak amata eta laga eben illunetan kartzelan, eta umi negar eta negar euki eban. Eta hurrengoko egunin, jun zanin aguazille, danetakuk daz ta, esan otsen /esatzen/ ze “Zuek zelanik zaze argirik baik?”, “Es ke horrek ein dosku, Jose aguazillak ein dosku /eizku/ guri argixe kendu”, “Hoba leukie berai eingo balitzake hoixe” eta argixe. Ta handixek hiru egun hortxe, eta erune ben Ondarretako kartzela, eta gure amak eineban hamar hillabete.
Egilea(k): Helene Alkorta (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!