Antxoa sasoian umeak ere lanera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antxoa sasoian kanpotik jende asko etortzen zen Ondarroara. Kontxita bera ere 8 urterekin antxoei burua kentzen joaten zen, mahaira ere ez zen heltzen oraindik. Antxoa garaian ez ziren eskolara joaten. 12 urterako sare-konpontzaile beharretan hasi zen Kontxita.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 24a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: OND-014/023
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza-kanpainak » Antxoa , Itsasoa » Lehorreko lanak » Arrain fabrikak , Itsasoa » Arrantzontziko bizimodua eta lanak » Arrantza-orokorra
Transkripzioa
- Antxoa sasoin beti etorten zin, bai, jitanuk be bai etorten zin buru kentzea, antxobi. Ni gazti, umi nittanin, zortzi urteaz, antxobi buru kentzea. Txikixe nittan ez nittan allaten maire bestikin batea ta neu ta neure moruko batzuai tiñi buelta, buelta, motzaua ixaten zan ta hantxe gu buru kentzen, zortzi urteaz. Familixa handixe giñan ta /bizan/ bir zan, ta zortzi urteako. Ta gero juten nittan fabrika eta ordurako ikasten nebillen amaz bodegan sari konpontzen ta hamar urteaz ta ba ikasten, ta erdi ikasitte. Ta gero eskola, eskola be bai, baiñe antxoaran iñor ez zan juten eskola danak buru kentzea, Ondarru guzti. Asko, kasi danok. Normala zan juti antxoaran.
- Eskola barik….
- Antxoara buru kentzea . Danok natural-naturalidadiaz gaiñea ta gero ba ni sari konpontzen hasi nittanin ta fabrika ez nittan juten sarik apurtute igual ta “zeattik ezaz etorri?” maistrik. Ha gaiztu zan, ha fabrikako maistri gaiztu zan. “Zeattik ez zaz etorri?” ta atrebiu bez sari konpontzen holaik sari konpontzen e neure buru. Ez, ba ondeza bara be asma. Baiñe hamabi urteako sari konpontzen lelengo soldata erdixe urte betin ero gitxiauan ta gero ba normal.
Egilea(k): Edurne Solabarrieta (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!