Ondarroa (Bizkaia)

Lehengo Ondarroa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Oroitzen du arrantzaleak goizean goiz joan eta gauean berandu itzultzen zirela. Etxeetara joaten ziren ate-joka, emakumeei "despeskara" joateko eskatzen. Ordu txikietan ibiltzen ziren arrainak banan-banan saretik askatzen. Gero zortzietarako Ortizeneko fabrikara, lanera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero Ondarru bera be etorri ziñanetik asko aldatuko zan, ez?


- Ene! Bai, asko, asko, bai bai, bai. Ze lehen txalopak eta danak be zubi zaharreko haraxe juten zin, atuneruk, antxoeruk... danak hantxe.


- Kofrai zaharra…


- Bai, kofrai zaharrea, bai, haraxe. Eta, baakixu... Eta oin, ostea, ba, ia, on han ez da halakoik ixe, ta lehen antxoata be sarrittan juten zin, illuntzin jun eta goxin etorri. Eta gero, ba, hantxe, despeskan ta hori, ze goxin igual etortzen zin goixeko lauretan-edo txalopan, eta diar eitten oskuen igual. BUM, BUM, BUM, ati joten eben mazuaz eta “Fulanaaa, despeska etorteko!”. Eta eitten gendun, ba, despeska jun, ta hantxe txalopan jarri eta saretik bana-banan antxoak kentzen, ba, hantxe eoten giñan. Ta gero, handik urten ta zortziretan, ba, Ortizenea fabrika ostea be. Ta zer da hori danoi, ba, ba igual loguri [etorten] gaskun, igual filetik, eta Jose Ortizek –oin que en paz descanse, baiñe harek– esaten oskun: “Klaroo, despeskan biharrin ibiltten zaze eta on fabrika etorri eta on lo ein” esaten oskun.


- Bronki botaten, gaiñea.


- Bai, bai, klaroo. Ia! Goixeko hiruretan-ta juten giñan despeska ta, han dana ein bana-bana, bana-banan, ta gero harek eindakun ostea be Ortizenea fabrikaa, eta han, filetin jarritte, ba, ia... loguri allaten gaskun ta...

Egilea(k): Haitz Vidal (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia