Mariatxo Martin Ibarloza
Ondarroa (Bizkaia) (1927)
Biografia
Donostian jaio zen Mariatxo, Abuztuaren 31 kaleko 12. zenbakian. Ama ondarroarra zuen: Kontxa Ibarloza, nortasun handiko emakumea, errepublika garaian ere abertzaleentzako botoa eskatzen aritutakoa, erabakiak azkar eta taxuz hartzekoa. Aita ferratzailea zen eta lantegia zuen Anoetan. Gerra hasi zenean, aita ebakuntza baten ondorioz inora joan ezinik zegoen eta ama-alabek Ondarroarako bidea hartu zuten 1936ko irailaren 12an, hain zuzen ere. Harrezkero Ondarroan bizi izan da. Ondarroako euskara darabil. Ahaztuen Oroimena taldekoek egin zioten elkarrizketa, gerrako bizipenak jasotzeko (ikusi euren webgunean).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OND-054 | 2014 | Ahaztuen Oroimena | Aitor Bereziartua - Patxi Ibarzabal - Alberto Unamuno |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?