1978an gau eskoletako irakasle, agustinotan
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Lazkano Orueta, Iñaki
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-321-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Oñatiko gau eskoletan irakasle hasi zen 1978an, artean Magisteritza ikasten zebilela. gau eskolako irakasleak: Jose Ramon Zaketa "Xakeo", Eli, Lazkaoko Soroa abizeneko bat ere bai... Luis Orueta joan zen berarengana. Agustindarren eraikinean ematen zuten klasea, ikastola zegoen tokian baina iluntzean. Ikasleen perfila: herri eskolako irakasleak, langileak... helduak ziren, euskara ez zekitenak. Hasieran ez zegoen alfabetatzeko talderik. Ez daki ikastolarekin zer lotura zuen eta nola sortu zen.
- Herrigunea: Araotz
- Proiektua: Euskararen historia soziala Oñatin
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2025(e)ko abenduaren 03a
- Iraupena: 0:04:03
- Erref: ONA-321/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskalduntzea eta alfabetatzea , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!