Gerra hasi zenean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-106-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko irailaren 05a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: ONA-106/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera
Transkripzioa
- Nik zierto-ziertua eztakitt /ez dakitt/ gerria noiz hasi zan, solamente ba, ze esangot /esango dot/ gu karobi erreten gebitzela bai, eta nik hamabost urte neukala, ba reketiak nola sartu zian, batian batetik eta bestian bestetik, ta gu bilddurrez .
- Ze aldetatik sartu zian ba reketiak, ze...?
- Aloña aldetik, Miñagoitti hor goittik eta Olabarrieta aldetik, ya hartuta eukain dana reketiak.
- Eta hemen milizianuak etzian /ez zian/ egon?
- Milizianuak? Ez. Hemen soldauak egon zian baiña milizianorik etza /ez zan/ egon, soldauak bai, soldauak hemen egon zian denpora gutxixan e? Ta gero hemendik Bergarara fan zian. Ta gu faten giñan Bergarara dantza ittiatik oiñez, bandadak...
- Soldauakin dantza ittera?
- Soldauakin dantza ittera, han musikia egoten zan ta.
- Ta hemen, Oñatiko plazan, etzan /ez zan/ musikarik egoten?
- Etzan /ez zan/ egoten.
Egilea(k): Jon Arkauz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!