Oñati (Gipuzkoa)

Bordelen 7 hilabete errefuxiatuta

Bordelen 7 hilabete errefuxiatuta Avilesen itsasontzia hartu, eta ahizpa eta biak Bordelera joan ziren. Bertan Alacanteko familia batean egon ziren. Maritxu 7 hilabetez geratu zen, baina ahizpa lehenago itzuli zen etxera. Handik itzuli eta gero joan zen neskame Donostiara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-085-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Avilesen itsasontzia hartu, eta ahizpa eta biak Bordelera joan ziren. Bertan Alacanteko familia batean egon ziren. Maritxu 7 hilabetez geratu zen, baina ahizpa lehenago itzuli zen etxera. Handik itzuli eta gero joan zen neskame Donostiara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni Avilesen sartu barkuan, ahizpia ta bixok, eta Burdeosea.
- Frantzian zenbat denbora in zeben?
- Zazpi bat hillebete, edo gutxiau.
- Ta frantsesez ikasi zeben edo?
- Bai zea, eurak ekixen erderaz ta! Alicantekuak zian ni euki nindduen familixia. Familixia oso majuak e! Bea zan Alicantekua, andria frantsesa, baiña erderaz ederki ekixen!Eta nik haikin erderaz itten neben eta... Berba batzuk bai ikasi nittuan baiña, saludaitten ta holakuak, baiña besteik ez. Eta ni hain etxea fan zianian, ointxe zuek etorri zaien letxe, fan nitzan, silla bat euan libre eta neuk okupau neben, ha sillia. Eta mina bateko zea zan, enkargaua zan.
- Gizonoi?
- Gizona. Eta etorten zan holakotxe billete morduakin, obreruai pagaitteko ekarten notsan. Eta ha holako bankotxo bat euen onduan ta hantxe jarritta egoten zan; ez, ez, ez molestaitteko, ta bankutxuan jarri ta hantxe egoten zan. Frantzian. Eta oso, familixa bat, ona! Neskatillatxo bat eukain, beatzi urtekua, ta "la hija pequeña y la hija mayor".
- Ta zu hara ez ziñan fan koñatiakin?
- E?
- Koñatiakin...
- Ahizpia segidan etorri zan etxera. Ha alabia hemen itxitta eukan alabia be, baserrixan, Goixenetxen, Baxilin etxian, e?
- Bai, bai, bai.
- Han bakarrik nenguan ni. Eta bestiak, gura ebenak, etorri zian honutz. Ta gu ez giñan etorri, pillia geatu giñan han. Hamen Aitzekuak eta —oinddio bizi dia— geatu in zan han eta holaxe. Baiña… Neu oso ondo tratauta euki nindduen eta oso pozik egon gintzezan. Eta geo ba hemendik be, ba, artian gaztiak giñan ta ama ta etxaitten noiz etorriko, etorteko ta etorteko, ta, ba, etorri nitzan. Eta Irunea. Ta Irunen lehenengo hartu nindduan… Ni neskatilla ya, ba, hamazazpi-hemezortzi urte neukan, eta ederra nenguan, neskatilla… Gosia pasautako moukua ez behintzat, eta “¿Cuántas ratas has comido en Bilbao?” esan nostain, ta “No, no he comido ratas”, y “No, esa no ha comido ratas. ¿A que has estau bien en Bilbao?” y “Sí, estuve bien en Bilbao” ta gero [...] be istorixie kontau nostain […] ta ondo ibili giñala ta oso ondo. Ta zeati, ta, ba, esan nosten zeati, ahizpiai lagunketiarren, gizona frentera fanda bakarrik geatu ez zein /etzein/ halaxe urten nebela ta , bueno, siñistu baeuen ez baeuen behintzat libre itxi nindduen ta etorri nitzan etxea ta kitto. Holaxe.
-Oseake gero handik etorri ta gero juan ziñan Donostiara?
-Bai, handi etorri ta gero fan nitzan Donostiara, kriada, zeakin, katalanakin.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia