Oñati (Gipuzkoa)

Gerratik ihesaldi luzea

Gerratik ihesaldi luzea Koinatua frontera joan zenean, Maritxu Arrasatera joan zen, ahizparen etxera, laguntzera. Handik Elorriora alde egin behar izan zuten. Elorriotik Bilbora ihes egin zuten, eta gero Laredora. Han Oñatiko miliziano batzuekin elkartu ziren. Laredotik Santanderrera joan ziren. Hona anaia etorri zen bisitan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-085-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Koinatua frontera joan zenean, Maritxu Arrasatera joan zen, ahizparen etxera, laguntzera. Handik Elorriora alde egin behar izan zuten. Elorriotik Bilbora ihes egin zuten, eta gero Laredora. Han Oñatiko miliziano batzuekin elkartu ziren. Laredotik Santanderrera joan ziren. Hona anaia etorri zen bisitan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni iges eindda fan nitzan… Koiñatua republikanua zan, republikanua o sozialistia o hola zan. Eta ahizpa nausixena […] ba esan eben: “Enkarna, zuk bihar dozu /bihozu/ ni frentera faten naizenian bakarrik geatu bihar zara /biza/ bai ta Maritxu etorri deilla zeurekin, geaketako, zeekin. Eta guazen Mondragueraiño.” Eta aittak eta amak be esan eben “Bai, fan Mondragueraiño. Hau hamabost bat egunian ya akabota dau gerria ta.” Hamabost bat egunian? Bai...! Geo fan giñan Mondragueraiño, ta gero Mondraguen batian Oñatira sartu ziala zeak, reketiak, eta handik fan gitzan Elorrixoa. Elorrixon eukan parientia, zea, nere koiñatuak. Eta fan gitzan hara, eta hartu gindduen eta ondo eon giñan han be baserrixan, ezta? Eta geo haraiño ta han be baetozen ta gero handik fan giñan Bilboora. Bilbootik fan giñan Laredora. Ta Laredon, ba, han be ezezaunakin, ba, nunbaitten sartzen giñan baiña oñatiarrakin be juntau giñan ta. Ez jat /etxat/ sekula ahazketan, milizianuak oso triste euzen, eta “Ze eitten dozue ba zuek hemen?", ta “Ba guk hola ta hola urten duu etxetik eta oin, ba, hementxe gabitz badatozela ta aurrea ta aurrea”, ta “Bai. Hauxe da bizitteko pozik ez ta hiltteko gogoik ez”, milizianuak esan oskun, e. Ta ez jat /etxat/ sekula ahazketan hoixe. Eta, ba geo handik fan giñan Santanderrea.
-Kapitalea?
-E?
-Kapitalea?
-Kapitalea, bai. Eta han be, ba, refugiauak batea ta bestea partitzen zian ta, ba, gu fan giñan ugazaba ta kriadiakin bizi zan . Eta bueno, ondo hartu gindduan ta zeian . Ta gero nere anaia Juan ta horreik zela…
-Nora fan ziñan?
-E?
-Nora fan ziñan? Frantziara.
-Bai, gero, gero.
-Oinddio Santanderren gauz.
-Santanderren oinddio! Eta geo han geontzen, eta anaia-ta etorten zien, eta koiñatua-ta, haik baebitzen ta beti eukitten euen ta txahala erosi baserritar batzuei ta partiu euela ta okelia ekarri oskuen arrebairi nere anaiak. Eta esan otsan ugazabai: “[Aber] zuretako be hartu hemendik zuk be okelia” ta “Bai, ez dou /eztou/ aspaldixan jan okelaik!” Eta oso ondo hartu euen nere anaia be, han, ta bueno, ondo eon giñan.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia