Bizikleta gehiago autoak baino
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:02:49
- Erref: ONA-075/021
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak
Transkripzioa
- Ni hemen leheningo-leheningo automobilla akordaitten naiz zer bat, ez dakit nungua izango zan. Garaiñak euko eben seguramente baiña gu Garaiñera, kalera zela ez giñan faten, guk ez geben ikusten hori. Hemen etorten zan leheningo-leheningo nik ezagutu nebena behintzet, Altuna. Altunatarrak ekarri euen hemen kotxe bat, Altuna, Altuna anaiak, Zubillagako horreik, horreitxek kotxe bat. Nik leheningo kotxia horixe ibiltten zan hemen, horreik eguardixan ta gabian ta goizian betik ibiltten zan. Eurok anaiak automobillan ibiltten ziren ta. Eta gero? Gero badakitzu, “la peste, la peste del siglo”. Eta kotxia ba, guk karreteran, kamiñuan ez geben trabarik itten. Kamionak? Noizian behin beste kamiontxo bat ibiltten zan, hemen Bergarako haxe ibiltten zan beste bat, errekadista moduen haxe, besterik kitto, iñobez. Domeketan ta iñobez, iñobez, bizikletan bai, bizikletia asko ibiltten zan orduen, orduen bizikleta alkilerrak egozen, Torrena por ejenplo alkilerra euken, atzenengua Roman Igartua, Roman Igartua ez dakit ezagutu zeben zuk.
- Ez, nik Torrena bizikleta alkilerra ez, nik Luxiona ezagutu neben.
- Horren aurrekuak, Luxio gerokua, atzeningua da hori. Eta horreittan egoten zan bizikletak alkilerrien. Horreik pagaitten ez naiz akordaitten, pezeta bat edo orduko edo, pezetia baldin bazeuken hartu eta bizikletan ibilli, ordurako atzera entregau ta... gerra ondorien geruau e? Horreik izaten ziren gure dibersiñuak, txirikilletan, gorde-gordeka. Gorde-gordeka zu be ibillitta egongo zara seguramente, gorde-gordeka...
- Zuek tenteka-ta...
- Tenteka.
- Txorro-morro-piku-tallo-ke...
- Txorro-morro ta tenteka-ta, gero intxaurrakin be bai, potoloka. Zuek ibiltten ziñain intxaurrakin potoloka?
- Ez, guk intxaurrakin ez, kanikak moduen intxaurrak?
- Bai, kanikak moduen.
- Entzun barik neuken, intxaurrakin.
- Kanikarik ez euenien intxaurrakin.
- Kanikak ez, intxaurrakin. Udazkenien agerketan ziren, potolotxo bat iñ eta han.
- Guk potxua esaten gotsan horri. Potoluari potxua.
- Guk potolua esaten gotsan. Gero kaniketan asko, kaniketan gure gazte denporan asko itten zan kaniketan. Kanikiak be dirua balixo eben eta, erriel bateatik ez dakit zenbat emuten zittuein, lau edo bost kanika emuten zittuein ta baten bat galdu itten bazeben, danak harrapo, galdu igual-ta. Eta horreik ziren zerok, gero tenteka, harrapo-harrapoka, gorde-gordeka, txirikilletan bere epokan.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!