Oñati (Gipuzkoa)

Gazta eta artilezko koltxoiak

Gazta eta artilezko koltxoiak <p>Esnearekin gazta eta artilearekin koltxoiak egiten zituzten. Gaztagintza kenduta, beste ardi-lan guztiak ikasi zituen Pedrok. Ardiak nola mozten zituen azaltzen du. Orain artileak ez du batere baliorik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Esnearekin gazta eta artilearekin koltxoiak egiten zituzten. Gaztagintza kenduta, beste ardi-lan guztiak ikasi zituen Pedrok. Ardiak nola mozten zituen azaltzen du. Orain artileak ez du batere baliorik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori dok, ni artzai eta etxeko zerbiziñorako e? Orduan etxian koltxuetxo bat edo bi itteko ulia be, nik ardixak mozten nitxuan hamalau urte ezkero korriente, e? Han Beittin ikasitta. Hamaika urtekin han ikasitta.
- Zenbateko artaldia?
- Berrogei bat ardi edo hola. Nehikua zuan guretako.
- Orduen gaztaia be ingo zeuein.
- Gaztaiak itten (zi)txuan amak, aunkesea, orduan etxauan frigorifikorik baiña, […] aunkesea bi egunetako bat indda-edo. Orduan freskuran kontserbau itten zitttuan gauzak, e? Esnia delikaua dok, e?
- Oso. Baiña baserrixen betik dakuei leku bat...
- Bai ba, […] nik askori esaten xostiet, pastore hor Arantzazun ikasten dabitzena-eta. Pastore ikasi guk in giñun, ez hor Arantzazuko fraidiakin eta Gomiztegin edo zerien.
- Zuk kontu ederrak ebaliko (di)ttozu orduen Manuelekin, Gernetako Manuelekin.
- Nik askoiri esaten xostiet, ni askok esaten xok, ni artzaia izan naizela pastoria, artzaia, nundik nora? Nundik nora? Nik ikasi xuat, unikamente gaztaia itten ez, hor ez nauk sekula sartu. Baiña nik ardixari ulia moztu, eta buztana kendu bihar xatenien buztana moztu-ta, nik ardixairi itten xauan zer guztiak partua ta hori, ardixen partuak? Ez jauan orduan […] beterinarixuari eta iñori abixau biharrik. Horreik danak ikasi nitxuan nik, askok ez juei sinisketan, hori halaxe dok. Ni hortik pasauta nagok.
- Eta ulia zela mozten zetzazuen?
- Orduen artazixakin, ardixendako […], oin zerakin, makiñakin, oin diferente da.
- Eta ze itten zeuen, hartu ardixa?
- Leheningo ardixa hartu hola ta, dra! Atzekaldeko epurdixen gaiñian ta, zera bihar da, sasoia be bihar da, e? Kordela ona preparau leheningo eta gero lau hankak alkarrengana juntau, hankak lotu. Leheningo tripapeia zutik dala tripapeia moztu. Tokau izan xat narruan pikatan bat edo beste ittia be. Gero lotu, leheningo alde bata, taka-taka-ta... alde bata, buelta emun eta gero beste aldia eta soltau hankak eta “allá va el pelín”. Uliak orduen asko balixo xuan, gaur mozteko be ez jakok.
- Gaur kendu alde.
- Kendu alde askok, batzuk ez esaten xuei, ez jakiat.
- Igual basurara.
- Ez jok balixo. Halako aukerak, halako zerak, koltxoiak eta lo itteko-eta, e? Orduen ez, orduen etxerako falta itten xuan.
- Baiña orduen kalefaziñorik be ez euen, ta... artulezko koltxoiak berak berotu!
- Klaro.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia