Oñati (Gipuzkoa)

Aitak asmatutakoa

Aitak asmatutakoa <p>Zepa, labe garaietako lanaren hondakina, erabili zuten lokatza estaltzeko. Gaur galarazita dago zepa, poluzio arazoengatik. Karreteroek herrestan ekartzen zituzten enborrak errepidea zeharkatzeko; I&ntilde;axioren aita arotzak egindako asmakizun bat erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zepa, labe garaietako lanaren hondakina, erabili zuten lokatza estaltzeko. Gaur galarazita dago zepa, poluzio arazoengatik. Karreteroek herrestan ekartzen zituzten enborrak errepidea zeharkatzeko; Iñaxioren aita arotzak egindako asmakizun bat erabiltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskoria horrekin hau kamiona hemen Olabarrietan, Alejo Ugartek ekarri eben kamiona transporterako eta bere interesa zan ba hor bide ona egotia, eta harenakin eskoriakin bota eta hau in zan leheningotik ba sorua ba lokatzaia ezkutau zan han zerien.
- Zer da eskoria?
- Eskoria da, bueno, zuk alto hornuetan funditten dozunian, han etaraten da miñerala eta miñeral horrek eukitten dau ba residuouak, eta han gaiñian geraketan dan nata bezela, zikiña, eta hori zikiñori erabiltten da ba zerien, lehen ipintten ziren, basuetan eta botaten zan. Baiña klaro, gaur prohibiuta dau. Zeatik? Porke horrek dako kontaminantiak, metalak; ez burdiñia, burdiñia baiño metal okerraguak, metal pesados. Ba izan leike edo plomua edo zinka edo nikela edo, horreik metal pesaduak dira betik zerak, kontaminantiak lurrerako. Enda orduan momentu hontan dago prohibiuta. Eta baiña garai haretan libre zan eta hurringo haretxekin hasi zan, leheningo leheningo hemengo lokatzak kentzen.
- Bai, pistetan eta.
- Pistetan geruau hasi ziren. Hau zan leheningua, baiña oin ze esango dotsut nik, oin ixa 50 urte izango dira hori in zala. Porke hemen gure etxe onduan, kamiñua pasaitteko jarten zan hemen holako tronko haundi bat, enda burdixa pasau ta gero, ze egurrakin pasaitten zanian, atzekaldian jarten otsain karrotxo bat, gure aitta arotza zan, eta gure aittak itten zittun hemengo burdixak eta hemengo lerak eta hemengo... Hori inbentuori zela zan? Bueno ba, tronkuak etorten ziren ba gutxi gorabehera, nik uste dot zortzi bat metro luze edo hamar, eta han pasaitten zanian altura baten tartian huekua eukitten euein, sartzen zan karrua azpixan, eta karrua azpixan sartzen zanian tronkua gaiñetik pasaitten euen bestiak, eta karrua ha tronkua pasaitten zanian karruan gaiñian geraketan zan egurra eta kamiñua markau barik pasau bihar zan bidia, bestekaldera. Eta hori bardin-bardin gertaketan zan, beste ze bat euen Kurtzialden, Kurtzialde da han Aiastui onduen dauen kruzia, mendiko zerak, tronkuak pasau bihar ziran alde batetik bestekaldera, kamiñuan, baiña kamiñuari zerak ez otsan ekutu bihar, tronkuak, zikinddu itten ebelako. Eta inbento horixe erabiltten zan bide honeittan lokatzaia kendu aurretik. Lokatzaia kendu zanian ba ya, handik aurrera hasi ziran prohibitten hona kamionak, kamionian ekartea bakarrik, porke bestela zikiña etorten zan, basotik eta, porke hemen garai baten karretero asko egozen, karreteruak ibiltten ziran, ba hemen hiru zerra egozen, bat hona tronkuak ekarteko, beste bat Kurtzialdera eta beste bat Artxubira. Eta tronkuakin batera etorten ziren ba lokatzaia, arrastran etorten ziren ta, atzeko partia tartarraz eta aurreko partia gaiñian jarritta ta, orduan horixe izaten zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia