Oñati (Gipuzkoa)

"Lapiko apurketan" jolasean

"Lapiko apurketan" jolasean Txirikiletan eta sokasaltoka jolasten zuten umetan. Handitxoagoak egin zirenean, lapikoak apurtzen jolasten zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txirikiletan eta sokasaltoka jolasten zuten umetan. Handitxoagoak egin zirenean, lapikoak apurtzen jolasten zuten
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen domeketan-eta, ze jolasten zenuen, hemen kalian?
- Gu txirikilletan ibiltten giñan.
- A, bai?
- Txirikillak badakitzu zer diren, ezta? Txirikilletan-ta, sokasaltoka-ta.
- Zelan izaten zan txirikilletan?
- Ba makilla bat holakua eta bestia txikixa, eta ha be hola jo ta urriñen zeiñek bataten eben.
- Zeiñek urriñago bota?
- Bai ba, txirikilletan hori garizuman hasten giñan horrekin, jeneralian garizuman izaten zan.
- Hori zeatik?
- Ez dakit ba zeatik. Kostunbriak, txirikilletan. Gero lapiko apurketan be bai, baiña lapiko apurketan ya haundixauak, haunditxuauak.
- Hori ez dakit, ez dot sekula entzun.
- Lapiko apurketan, honeik, oin dana zerak, inosidabliak eta zerak daoz baiña orduan lurrezko lapikuak tziren, lurrezko kazuelak, lurrezko lapikuak, eta ba erretiraitten ziranak edo bazterketan ziranak kamara batzutan egoten ziren, eta lapiko billa ibiltten giñan, haundixauak bialketan gauzen (gindduen) lapiko billa, ta gero korruan jarri bai, hola korruan, auzoko neska-mutillak, eta batak bestiari botaten.
- Lapikuak?
- Lapikuok edo kazuelak edo dana dalakuak.
- Lurrezkuak.
- Lurrezkuak izaten ziran orduan.
- Eta jausten xakonari?
- Jausten xakonari ez dakit ze euken baiña jausten zanian, bueno, sekulako esakandalua izaten zan.
- Jausten zanian apurtu ingo zan.
- Klaro, zazpi pusketa baiño gehixau, jausten zanien.
- Eta ze ibiltzen ziñazien, auzoko neska eta mutikoak danak alkarrekin?
- Ba gure lagunak, mutiko, guk mutikuak be lagunak geukan.
- Eta nun ibiltzen ziñazien jolasian, plazan-edo?
- Hementxe be bai, hementxe auzuan be baitta, komerixak itten-ta, ez dakizu? Komerixak in, entradia zerakin, papel, papel kolorezko papelak zertu, bazeukan, eta entradia harekin pagau eta atian bat kobraitten. Bueno, orduan egitten gittun ...
- Baiña benetan kobratzen zenduen ala ...?
- Bai! Papelakin!
- Eurak jolasian.
- Zuek jolasian.
- Jolasian, jolasian, komerixak, barruan han kuadrillako batzun batzuk fan zeozer ikasi bai, zerbait esaten erderaz ta ikasitta, erderaz be beekixein eta, erderazkuak be, erderazkuak be esaten euen, bueno, guk itten gittuan ... holakotxe gauzak.
- Denpora pasa.
- Bai, denpora pasa, denpora pasa. Holaxe.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia