Oñati (Gipuzkoa)

Plazako herri-eskolan eta Ospitalean

Plazako herri-eskolan eta Ospitalean Plazako herri-eskolan ikasi zuen "Señorita Pura"rekin. Aurretik Ospitalean ibili zen Sor Paulinarekin. Ospitaleko 3. mailara ezin izan zen joan, 2 zilarrezko pezeta ordaindu behar zirelako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Plazako herri-eskolan ikasi zuen "Señorita Pura"rekin. Aurretik Ospitalean ibili zen Sor Paulinarekin. Ospitaleko 3. mailara ezin izan zen joan, 2 zilarrezko pezeta ordaindu behar zirelako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bai, lehenauko kontuak. Oinguak ahaztu itten xaku asko.
- Eta orduan zu eskolan, fan ziñan, ezta?
- Ni plazako eskolan, plazako eskolia zan herri eskolia bai, oin Txantxiku Ikastola dauen lekuan, behian beste, behian egoten ziran batzuk, haunditxuauak, ez txikitxuauak behien leheningo pisuan, eta bigarrenien gu giñan haundixok.
- Eta azpixan berdura plazia ez euen?
- Bai, baiña bi pisu dako horrek, zer horrek e? Leheningo pisuan…]oin badakixei umiok ze kursotakuak diren; orduen kursorik be, guk bagekixen holako gauzarik ala? Bahian ziran batzuk eta goixan gu haunditxuauak giñan, gu goiko eskolan, “Señorita Pura”kin gu eta horreik “Señorita Lola”kin.
- “Señorita” zela?
- “Señorita Pura”, riojana batzuk ziran horreik bi neskazahar, eta hortxe zerian bizi ziren, Arzuaga eta bizi dira ba hor? Arzuaganak hor arkupetan? Hortxe bizi ziren bi ahizpa eta hareik ziren maistrak, bata “Señorita Lola” behian egoten zana eta “Señorita Pura” goixan gurekin.
- Eta ze egoten ziñain, neskaillak eta mutikuak alkarrekin?
- Ez, gu neskatillak bakarrik.
- Neskaillak bakarrik?
- Neskaillak bakarrik, gu gintzan neskaillak bakarrik giñan, eta aurretik parbularixuan Sor Paulinakin ospittalian. Sor Paulinakin ibilli ez dako umerik ez da hemen egongo. Oin aittajunak diranak be Sor Paulinakin ibillitta. Sor Paulina izan zan hemen hasierakuori, eta gero edo plazako eskolara edo zera, ospittalian bertan be beeuen bigarrena eta gero hirugarrena beste bat, Sor Piakin hirugarrena. Baiña han bi pezeta pagau bihar zan hillian, eta gogua bai ospittalera fateko baiña plazara fan bihar. Han ez zan pagaitten ta; lehenao hola izaten ziren kontuak. Bi pezeta badakitzu, zidarrezko pezetak ziren, e? Oingo moduan hojalatazkuak ez, zidarrezkuak! Ba holaxe, gure denporia holaxe juan zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia