"Cuba" ondoan bizitzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-068-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 29a
- Iraupena: 0:04:19
- Erref: ONA-068/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Ze urtetan jaio ziñan?
- Hogeta bixan.
- Hogeta bixan. Zein egunetan?
- Oktubrien hogeta zazpixan.
- Ta nun jaio ziñan?
- San Antue Kalian, orduan bizi giñan. San Antue Kalia badakitzu zein dan? Xagu zahar ...
- Honek ez.
- A! Hori Xagu ... zela da hori taberniori? Xagu, Xagu zaharra-edo?
- Bai, Xagu.
- Haxe kalia da, San Antue Kalia.
- Ze etxetan jaixo ziñan han?
- Ba ez dakit oin ze numero, numerua kanbixauta dako.
- Lehen ze izen eukan etxiak?
- “Veinti cuatro” zan lehen. Hori Lukas jiboxua ta bizi ziran etxe, etxe haundi bat, han Xagu ... Jesus! Zela da, Xagu?
- Xagutik urtenda hola bueltan bazoiaz kalian bai ta bigarren etxia da. Leheningo dau Lamiategiña, leheningo etxia, hurringua.
- Lamiategiña da, Murgiondotarrena?
- Bai, Murgiondo, Murgiondo. Haren aldamena eta gero hurringua guria. Bueno, guria ...
- Etxe horrek izenik ez dako?
- Han bizi ziran bata Lukas eta bestia Esteban-ta; Estebanena edo Lukasena, neuk ez dakit izenik eukan-edo.
– Ba igual ez eben euko.
- Gero hona etorri giñan eta harrezkiokuan hemen. Ni etorriko nintzan handik, ba ez dakit, sei urte-edo, sei urtekua edo zazpi urtekua-edo, holakotxe neskailla bat. Arrezkiokuan gu hemen gaoz.
- Handik gero hona etorri ziñain.
- Bai.
- Orduan zuk ezagutuko zeben ‘Cuba’ tabernia eta.
- Ene! Ezagutu ez ba? Popularra zan Cuba tabernia. Karretero guztiak horraxe illunkaratan. Bueno, hareik popularrak ziran, Urubil-ta.
- Bai, fan zan astian egon giñan Iñaxio Urikuakin.
- A, baiña ondo jausitta dao gixajua. Oso jausitta dao, ha be hor kuadrilla hortakua zan, karreteruak ziran horreik Urubil, Irazabal, Leibar eta gero Elorduikuak-eta be bai, baiña Elorduikuak ez ziran hainbeste destakaitten, baiña Urubil eta Manuel eta Leibar, bueno, horreik ziran, beno, bueno. Horreik San Inazio egunian be itten euen, San Inazio bezperan, nunbaitten karreterotzan ibilli bai eta bueno, akaberia hemen izaten zan, Cuban, eta gabe erdixan hamabixak joten euenian Inazio kantau, danok.
- Baiña bezperan.
- Hamabixak joten euenian ya San Inazio eguna zan. Eta hor egoten zan juerga bat, ene ze juerga iñ euein horreik, karreteruorreik.
- Ez dau hortarikua emuten Iñaxiok.
- Iñaxio ez zan hainbeste destakaitten,e? Iñaxio Leibargua, edo Iñaxio Urikua. Baiña honeik beste hirurok ziran ... bueno, horreik ziran e ...
- Bueno, baiña orduan musikarik eta hola ez zan egongo.
- Ez zera, bai zera, baiña horreik eurak ziran musikuak eta eurak ziran horreik dana, musikarik eta holakorik ez.
- Ba esaten oskun Iñaxiok eurak han Mugarzan zerratik-eta, ba ya etxera bueltan ta Santa Mariñan idixak etxera bialdu eta eurak Cubara.
- Zenbat bider iñ ete euen hori.
- Idixak ...
- Eta Mieleneko Damaxo beste bat, Mieleneko Damaxo kalera etorten zan behixakin bai, eta gixajua bete-bete-bete itten zan eta Cuba ondotik pasau barik ezin fan etxera, hor ez dakit zu akordaitten zarien hor labaderua, labadero bat euen hor.
- Bai.
- Eta haren gaiñian errejak bueltan akordaitten zara? Zela eukan terraza bat gaiñian eta bueltan errajak.
- Bai, bai.
- Errajan lotuta itxi zittuan bai idixak, eta bera barruan, ahaztuta nun dauen be, eta mutikuak, mutikuak betik mutikokixak in bihar, makilla batekin zurmitzetan makillia sartu eta idixak jo euen zalapartiakin errejia apurtuta geratu zan. Bueno, eta zenbat bider burdixan fan ete zan ha. Hor nunbaitten itxi burdixori eta idixori eta bera burdixen ipintten euen bai, tremendako tronpiakin, eta behixak etxera zuzen. Askotan baiña, hori askotan pasaitten zan. Horreik popularrak izan ziran horreik, karretero horreik. Ene! Horreik.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!