Oñati (Gipuzkoa)

Herrian hargintzan

Herrian hargintzan <p>Arantzazukoa utzi eta aitajaunarekin hasi zen hargin lanetan. Soldaduskara joan eta bukatu zuenean hargintzan jarraitu zuen. Herri barruan udalarentzako makina bat lan egin zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-066-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arantzazukoa utzi eta aitajaunarekin hasi zen hargin lanetan. Soldaduskara joan eta bukatu zuenean hargintzan jarraitu zuen. Herri barruan udalarentzako makina bat lan egin zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero aittajuna, hemengo aittajuna ebillen ba aiuntamiento, udaletxeko lanetan ebillen, hor zerien, ba horma batzuk eta egin ta; ba Reyes euen orduan ta Reyesek reforma asko in zittuan kaliak, bidiak eta zabaldu, horma barrixak eta in ta gu etxera, Arantzazun ba apopillo Sindikan, zapatuan etorten giñan, zapatuan orduan illunkara arte itten zan lana e? Eta etxera etorten nintzan eta aittajunak betibe esaten nostan, Arantzazura fan barik, haraiño fan barik hemen behien be baxakuau ba hiretzako lanak, eta hola eta. Bai e? Eta nun zabitzai ba? Eta halako lekutan eta hori bestia itten eta bueno, guk e... gu geure martxan aurrera! Eta hurringo halako baten etorritta etxera ta, hemen be baxakuau ba hiretako lanak, hori esaten nostan sarri, sarri ba hola 3-4 bat aldiz edo behintzet esango nostan ta, esan notsan etorri ingo ete naiz ba? Eta bai, etorriko baitza, badakitzu, baten bat gura edo eztakit ba. Eta ni han be gustora nebillen, Arantzazun, eta ondo pagaitten euen gaiñera, bai, Uriartek. Eta, etorri ingo ete naiz ba? Bai, etorriko baitza. Eta halako baten bueno, dezidiu nintzan etortera. Eta gero hortxe hasi giñan, ibili nintzan beste .. bai, bastante denpora, eta gero hortik soldau.
- Eta hor hasi ziñan orduan hargin, hargin lanetan?
- Bai, hortxe. Eta gero soldau, eta gero soldautzatik etorri ta ba berriz hortxe, udaletxeko lan batzutan. In gittuan ba Txaketueneko itturrixa aldatu, Txaketueneko itturrixa...
- Ha gora jaso?
- Atzerao. Eta plazako itturrixa be han kiosko aldian euen eta ha be atzeratu in geben, eta gero han Gernikako arbolia badau ba arbola haundi bat? Haritza? Hari harrixak eta ifiñi eta itturrixok eta itturri ondoko jarlekuak eta ifiñi ta gu hor ibili giñan; ta hor lehen han dukien etxeraiño euen itxuria jarlekuak eta, eta atzeratu zanian ba Gernikako arbolia pare-parien tokau zan, eta jarlekuak sobrau in ziran eta horreik jarlekuak han sobrautakuak dauz parrokixia eta abade etxia bittartien, ifiñi gittuan. Bai, zera plazako itturrixa han jeneralori dauen itturriko jarlekuak.
- Elorza, araoztar bat.
- Bai, eta han abadixa ondotik parrokixako zerak, handik ekarrittakuak dira, bai. Eta gero hor zerian, unibersidadeko zubixa ha be zabaldu in geben.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia