Presoak ihesean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-066-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 29a
- Iraupena: 0:03:14
- Erref: ONA-066/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
- Zer moduz izan zan hemen etxian gerraostiori?
- Hemen etxian? Ba gu mutikuak, mutikuak gu ba badakitzu, mutikuak giñan eta ezkeben holako zerik baiña asko ni akordaitten naiz zerak, jente asko etorten zan eskian. Zerbait, zerbait, ez, gerran ta ibillittako jentia ta, hola emuten gosten eta ikusi, hementxe, metralliakin ta baliakin ta, bernatan ta hanketan ta
eztakizu, zerak, metralliakin eta zertutakuak, eta guretzako orduan gaztiak, hareik edadekuak ete ziran baiña 30 azpittik, 30 urte azpittik izango ziren gehixenak. Eta gero hola, ba emuten xaten zeozer jaten etxien euena zeozer jaten ta faten ziren, eta Frantzia aldera. Frantzia! Frantzia! Esaten euen. Eztakit bidia eta jakin ez bidiak be ondo nundik ibilli ta, eta guk eztakigu ha gora ala behera ala nundik etorten ziren, ta gu mutikuak eta hor. Gero eskekuak be bai, eskekuak be etorten ziran. Eskekuak ja zaharrauak eta zerak eta hor ganauak, lehen ganauak be bageukan ta ganuan onduan aska aurrian jana eta egoten zan lekuan epel egoten zan eta hor lo in ta faten ziren. Gabaz igual etorten ziren gabaz ta illuna zerien ta aber lo itteko lekua edo zeozer ta ganauen onduan epel. Eta hor jaten emuten xaten zeozer eta goizian denporaz jaikitten zan hemen, esniak eta kalera ta eruan bihar izaten zan eta behixak jaitzi eta itteko eta gu esniakin batera faten giñan ba horixe, esnedunakin batera eskolara, beratzittarako faten giñan eskolara ta badakitzu, zazpiretan edo jaikitta gebitzen jentia ta orduan ba eurak be jaikitten ziren eta zeozer jaten euen eta biaje. Eta hola.
- Eskekuak honaraiño, Albarritzaraiño!
- Bai, bai, eskekuak. Eta gerra ondorian akordaitten naiz gaztiak, hareik gaztiak ziren, zerak, holako zerak, zikatrizak eta besuetan, hankak eta frakak ta jaso ta.
- Horreik etortzen zirenak, kanpokoak izango ziren, hala?
- Frantzia aldera, Frantzia alderako martxia esaten euen. Hareik ihesi etozen, hareik e, honeik trabajadorietan edo, hor gero gerra ondorien asko ibili euen hor ta, tunelak eta itten ta trenbidia ta in bihar euela eta eztakit zer ta gauzak presuak moduan danian, eta handik ihes in dakuak izango ziren. Zeatik jente gaztia e? Hareik ihesi, ihesi norabait, hareik artian makilla peian.
- Harrapo ezkero egurra.
- A bai, egurra? Atzera be lanera. Ba hola, bai. Ba horixe guk ezagutu geben, gero handik aurrera badakitzu, hasi giñan lanian ta handik aurrera ba...
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!