Eskola eta soldadutza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-066-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldaduen moduan ilarak osatuta abestu behar izaten zuten Cara al Sol, egunero, maristen eskolan. Soldadutzan ere berdin-berdin. Hondarrabiko Guadalupen lehenengo eta Loiolan gero, Ingenieroen alorrean egin zuen soldadutza baina, batez ere pikatxoia eta pala erabili zituen bide, horma eta zubigintzan.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 29a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ONA-066/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta pentsau egizu zelakua zan, eskua jaso ta “Cara al Sol” kantau goizian sartzeko, ta ikurriñori, banderiori Españako banderiori jaso gora eta arratsaldian eskola danak urten, bost eskola euzen, bostak formau soldauak formaitten diran letxe, formau banderiori begira eta atzera kantau ta rra, jaitsi ta erretiraitten euen, hola ibilli giñan.
- Egunero, egunero.
- Egunero, bai. Eta gozian fandakuan saldauak letxe formauta, aldiko bi, soldauak hiru illaratan kolokaitten dira baiña gu aldiko bi, illara bat leheningo kursua, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, bosgarrena, bost ziren, bai.
- Hori urtetzeko eskolatik, formatzen ziñazien?
- Sartzeko be baitta, goizien sartzeko be formau ta kantau, zeori banderiori jaso ta eguardixen ez, illunkaran jaisteko atzera. Soldautzan be holaxe itten geben. Soldautzan be bai kanpamentuan egon giñanian zerien, zerien Hondarrabin han goixan egon giñan eta han be tronpetia joten euen eta zerok armok ifiñi zerien eta ikurriña edo zeori banderiori jaisten zan eta jaso be igual; han Guadalupen goixan egon giñan, bai, han eta kuartelian zerian, Loiolako kuartelian. Gu zerak giñan, injeneruak, izena oso politta geukan guk, “Soldados de ingeniero” esaten oskuen guri, “Soldados de ingeniero” ta gure lana zan pikatxoia eta palia, “pico y pala”, bai. Zapadoriak giñan, zapadoriak ziran zubixak itten ta, han ibiltten giñan egurrezko zubixak in ta.
- Zu ordurako baziñan ja hargiña?
- Ez, bai, bai.
- Horreatik hartu zindduein zu harako.
- Bueno, ez baiña nere modura asko egon ziren. Gu egon giñan euskaldunak, riojanuak eta galleguak egon giñan, bai.
- Eta orduan zubixak eta bidiak be bai itten zenduzen edo?
- Bai, kamiñua itten, Naparruan be ibilli giñan kamiñua itten. Han zerok porlan zakuak hartu, bixkarrian hartu porlan zakuak eta behetik gora pagoduixan gora igoten geben masia ta itteko, kanterillak eta itteko ta, ibilli giñan han be. Ezkiñan, erreka ezkiñan paretak eta in ta, hormak eta in ta, han be. Eta tiruakin, tiruak barrenua sartu ta tiruak zerak, dinamitiakin ta, sarjento batzuk bageukan hareik, guk ez gekixen asko baiña hareik be ez asko, han ibiltten giñan billurrez aidian, bai.
- Harrixak apurtzeko ta dinamitiakin.
- Bai. Bai, lekua itteko ta holako zerien ta.
- Ze urte zan zu soldauskan egon ziñanien?
- Berrogeta hamaseixan, cincuenta y seisian. Cincuenta y seisian... cincuenta y sietian fango giñan, bai.
- Oseake, ya gerraosteko gosiok-eta pasauta?
- Bai, bai, pittin bat pasauta, bai.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!