Oñati (Gipuzkoa)

Albarritzako baserriko Jabier

Albarritzako baserriko Jabier <p>1935. urteko abenduaren 28an jaio zen Jabier, Albarritza baserrian. Inuzente egunean jaio ere. Egun horretan elkarri bizkarrean paper pusketak jartzeko ohitura zegoen bere eskola garaian. Beste bi anaia eta arreba bat ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-066-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1935. urteko abenduaren 28an jaio zen Jabier, Albarritza baserrian. Inuzente egunean jaio ere. Egun horretan elkarri bizkarrean paper pusketak jartzeko ohitura zegoen bere eskola garaian. Beste bi anaia eta arreba bat ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esango dozu zure izena eta bi apellido ta ze urtetan jaio ziñan?
- Nik izena Jabier Bikuña Urzelai.
- Bai, eta ze urtetan, ze egunetan jaio ziñan?
- Ni jaio nintzan abenduan 28xan, atzo izan zan nere urtebetia. Abenduen 28xen 1935ien.
- Iñozente egunian?
- Bai, Iñuzente egunian.
- Lehen be bai izaten zan Iñuzente eguna?
- Bai, betik, betik, ez, ez, guk betik hola ezagutu dogu.
- Eta zenbat anae-arreba ziñain?
- Lau. Hiru anae eta arreba bat. Txikiñena, gaztiena, arrebia, Belaskuan bizi dana.
- Nun bizi dana?
- Belaskuan bizi da, bai.
- Eta lehen Iñuzente egunian, holan iñuzentadak eta egitten ziran edo?
- Bai, betik, bueno, horixe, alkarreri zerien, bixkarrian papelak ifiñi ta guk eskolan ta, pentsau guk eskolan noiz ibilli giñan eta orduan be itten ziran holakuak.
- Baiña zuretako Iñuzente egunian zeuk urtiak betetia, beuken bere zeretxua, ezta?
- Bai, ta orduan etzan Iñuzente egunian ba gu ibiltten giñan papelak eta ifiñi alkarreri bixkarrian eta zerian bai eta, eskolan etzan egoten hainbeste, oin beste opor apenas egoten zan e? Gabonetan ta egun batzuk eta bai jai baiña normalian oin baño opor gutxiao egoten zan. Jai gutxiao eta eskolia jarraittu itten zan. Eta holako gauzak itten ziran.
- Jaixo nun in ziñan? Hemen berta?
- Jaixo? Bertan, baserrixan, bai. Hemen, eta hemen bizi gara.
- Zela dako izena baserrixak?
- Albarritza. Bere izena, jatorrizko izena dako Albardizaga. Hori eskritturatan ta ifintten dau Albardizaga, baiña guk betik eta herrixan betik Alabarritza, samurrau esaten da ta, bai. Hola da.
- Eta hau ze auzotan dago?
- Garagaltza auzuan, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia