Oñati (Gipuzkoa)

Etxeko maiorazkoa

Etxeko maiorazkoa Zazpi anai-arreba. Basoan lanean hil zitzaion anaietako bat. Iñaxio zen etxeko maiorazkoa. Mutikotatik lanean, laia batekin egiten zuen laian biekin gauza ez zelako. Goldean geroago hasi ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-064-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zazpi anai-arreba. Basoan lanean hil zitzaion anaietako bat. Iñaxio zen etxeko maiorazkoa. Mutikotatik lanean, laia batekin egiten zuen laian biekin gauza ez zelako. Goldean geroago hasi ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta umetan zelakua zan hemen bizimodua? Zenbat anai-arreba ziñazien?
- Lau anai eta hiru arreba. Hurringua, bigarrena dau fraide eta Zarautzen dau, Zarautzen ha be izatez hermanua dau baiña Zarautzen eta hirugarrena oin ezkonduta, oin Donostian, bueno, kalian bizi zan hemen baiña oin Donostian dau, ta laugarrena berriz, lau anae illaran, eta laugarrena ha gazterik hil zan soldauzkatik etorri ta gero ofiziuan ebillela hortxe, enda aritzak botaten eta basuen ebillen ta arotzerixarako ikasten ta egurra bota ta gero soilketan ebillela egurrak buelta in eta salto in bihar eta bixkar hazurretik zertuta urte betian edo egon zan baiña hil zan.
- Lanian, e?
- Lanetik behintzet. Santa Mariñako arotzerixia euen hor ta hareitxekin ebillen ta ...
- Piokin-ta? Santa Mariñan Pio ez ebillen arotz?
- Pio bai baiña, Pion zera, Koixkargua ta horreik apartauta egozen euren artian enda han ebillen ta gero hil zan eta gero arrebak berriz bat ezkonduta hor dau, hona zerien, behera Aitzeko zerien, Koixkarguakin ezkonduta eta beste bat, hurringua, harek Irungua dako andria, gizona, ta bestiak berriz ha Zubillagakuakain oin Donostian bizi dira, bai, holaxe, danok.
- Eta zeu zara zaharrena orduan?
- Zaharrena, bai, zaharrena.
- Maiorazgua.
- ‘Maior asto’, maiorazgua, garai bateko mairazguak geozenok hala izaten ziren.
- Orduan umetan tokauko jatzun lana ittia, ezta? Biharra ittia baserrixan.
- Lana, horixe ikasi geben guk, gure zeori hori izan zan, lana! Aguro, laixan be bi ibiltteko kapaz ez eta laixa batekin ibillitta nau e? Bi ibiltteko kapaz ez mutikua eta illaran jasarri ta laixa batekin, iñ in bihar.
- Zelan itten zenduen laixan? Zela izaten da? Nik ez dot sekula ikusi.
- Zuek entzun bakarrik; oin telebisiñuan botatakua bai, Arrasateko zerekit ez dakit ze herrittakua zan baiña herri, lehenauko fiesta zerak eta, bi laiakin itten zan. Dra in ta drau honutz in ta gero sartu ta dau, buelta emun, lurrari, lehenauko garai horreittan horixe zan.
- Orduan boldarik ez euen ala?
- Gero, orduan ez, baiña gero boldan be bai, nik urten nebenian orduan boldia be baeuen, boldan gero.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia