Oñati (Gipuzkoa)

Berriro eskolara

Berriro eskolara Umetan lapurreta bategatik salatu zituzten Felix eta bere lagun batzuk. Epaituak izan ostean, lapurreta salatu zutenek ez zuten espero mutikoak itzuliko zirenik. Geroago eskolara itzuli eta beste urte pare bat egin zituen Udalak birmoldatutako eskolan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-062-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan lapurreta bategatik salatu zituzten Felix eta bere lagun batzuk. Epaituak izan ostean, lapurreta salatu zutenek ez zuten espero mutikoak itzuliko zirenik. Geroago eskolara itzuli eta beste urte pare bat egin zituen Udalak birmoldatutako eskolan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen libre itxi zindduein?
- Bai. Eta illunkaran atzera orduan autobusian Brinkolara eta Brinkolatik trenian Donostira itten zuan, Oñatiarreneko autobusa, eta Oñatiarreneko autobusak urteten xuan aiuntamientuko atzekaldian, kantuetxo hortan.
- Alondigia euena.
- Hori dok, alondigia bai. Alondigan urteten xuan autobusak eta autobusian bueltan entzun nuan gure denunzia sartutako emakume batzuk etxoitten egozela eta aurrez esan eueilla gu ez giñala bueltan etorriko, zera eruango gindduela, zela esaten dok?
- Reformatorixora.
- Reformatorixora eruango gindduela eta hola, eta bueltan han ei xazauken begira aber etorten giñan bueltan, eta danok etorri giñala bueltan-ta. Nik horreik entzundakuak aittari eta amari.
- Denunzia sartu zetzuenak orduan zuen zain egon ziran.
- Bai ba, atzera bueltan ez giñala etorriko, reformatorixora bialduko gindduela ta ez zan izan halakorik ezebe, ba mutikuak orduan hamaika-hamabi, hamaika-hamabi urte. Eta ze maliziarik eta ezebez, bai zera! Kalian egun guztian ezebe barik, ez eskola ta ez aguazil, geratu giñan ezebe barik.
- Eta militarrak eta asko ibiltten ziran kalian garai hartan?
- Keba! Ez, militarrak e...bueno gero gaiñera hemendik Mondraue be liberau xuein ta gero geratu zuan hor Intxortan frentia, setienbria eta negu guztia udabarrira arte frentia hor egon zuan. Alde batera gorrixak eta bestera zeok, reketiak eta falanjistak.
- Inbiktuak.
- “Invictos”.
- Orduan zuk orduan ya eskola barik geratu ziñan.
- Bai. Gero ipiñi xuein bat, beste personaje famoso bat Don Jose Luis Arrazola abadia. Don Jose Luis Arrazola, beste bat, hor atzera lehen agustiñuak aldetako leku bertan eskolak ipiñi xuein eurok eta han jarraittu giñuan beste urte pare bat-edo. Gero maristak etorriko zittuan, ni maristakin ez nintzuan ibilli.
- Maristak unibersidadian.
- Unibersidadien, bai. Gero maristak. Gero urte pare bat edo hiru bat edo don Jose Luisekin eta hortxe, oin mueblerixia dakon... hor ziren hiru, hiru eskola, eta hirurak gero atzera martxan ipiñi xuein, bai. Don Jose maixu Don Jose Luis, eta beste bat, beste personaje famoso bat be ibilli zuan hemen. Hareik ba aiuntamientuak ipiñi txuan han eta han atzera gero jarraittu giñuan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia