Oñati (Gipuzkoa)

Etxeko andreak jarritako zigorra

Etxeko andreak jarritako zigorra <p>Igande batean etxera berandu joan eta etxeko andreak zigortu egin zuen. Ugazabak nola babestu zuen azaltzen digu Karmenek. Etxeko "se&ntilde;ori" nahiko xelebrea omen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igande batean etxera berandu joan eta etxeko andreak zigortu egin zuen. Ugazabak nola babestu zuen azaltzen digu Karmenek. Etxeko "señori" nahiko xelebrea omen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Behin, jakiñien zaozai hori, gauza polittak be badakitzue behin, kastigauta neuen, aurreko domekan gabeko hamaiketan etxera fan nitzalako. Altos Hornosko jaittan eta handik bueltia biajia egoten zan etxera, oiñez joan ta etorri ta hamaikak jota, hamaikak laurdenak gutxiau eta zerien zubixan behera goiazen orduentxe eta neure lagun baten ahizpia, gaur dakozue ona! Danak billurra emuten, artien be billurra emuten! Eta artian hamaikak laurdenak gutxiau, hamaikak, etxera aillau nitzan hamaiketan. Señoria uge gaiñian jarritta, pazientziak hartu ezindda, “zer da baiña hau? Datorren domekan kastigauta, ez dakotzu iñora faterik” esan nostan. “Eskarrik asko” nere artian, ixilik uhera. Hurrengo goizian lehenau llamadia, aide, “arriba”, hurrengo domekia allau zan eta berak fan bihar Elosura, artian amandria, ama bizi eben, bera fan zan Elosura, ta klaro, etxeko lanak in nittun danak, goizian zazpiretako mezetara fan […] Santa Mariñara, gero mezetatik etxera fan eta gero lanak in ta hori. Eta gero arratsaldian, aldamenian bertan euen […], “bueno, badakin ze ingo doun?” Esan nostan. Eta, “zer?” “San Juanera jungo gaittun, San Juanen erromerixi jan ta”. (...)
- Zer euen San Juanen?
- Erromerixia.
- A, erromerixia.
- (...) Bai, ta señoria etorriko zala ta ... “konponduko don señoriori!” Esan ta in. Umiai siestia eragin, garbittu dana, kurioso ifiñi, dotore orraztu, meriendia emun, gizona ta zera, ugazaba eta beren anaia, soltero euen, […] hareik bixairi ifiñi nosten afarixa, afaldu, gixaua in nosten gaiñera, pentsau, haragixa gixautakua ifiñi nosten, hori goguan dakot, […] euenian ontzixak jaso, fregaua in ta dana in […] ifiñi neben freskuran eta bagoiaz San Juanera, mutikua lepuen hartuta. Gaur kotxian be ez nitzake ba fango, eta hara fan giñanian gaiñera planik be ez neuken. Fan gitzan eta klaro dana baserriko jentia, dana jente ezaguna, in gittuan bi edo hiru pieza dantza in gittuan. Atzera buelta in eta etxera, aillau naiz etxera eta, Zubikuan kanpuan geozenien buelta in gebenian, señoria jarritta, pazientziak hartu ezindda, handik segidan igarri notsan nerbiosa euena, “buena me espera” esan notsan, oin juan hari horra, esan notsan […] eta, “ze ba?” Ze, “hik erantzun!” “Bai, sekula ez xonat erantzun eta oin ezingo naun hasi erantzuten, gaur gaiñera faltauta naujan” esan notsan. “Faltauta?” “Bai, etxian kastigauta naujan, igez in jonat”. Aillau nitzan etxera: bueno, “neskatxa miserablea, edozein gauza itten dau honek! Ez dakit ze itten dau!” Baiña esan ta esan ta esan tau-tau-tau-tau! Ixilik, umia aldatu ta esan nostan ez dakit zer itteko. “Ze esan bihar jatzu?” Esan otsan ugezabak, “afarixa emun dosku, fregaua ta danak indda umia gobernau, umiari bueltia eragin eta artian zarataka zabitz?” Ta, “hurrengo jaixan kastigauta!”, esan eben. “Egon zaittez ixilik mesedez! Ixilik egon zaittez, onddiok eguzkixa goixan”. Artian eguzkixa goixan euen, e? “Ekarri itturrira, edo fan itturrira eta ekarri ura”; itturriko ura eruan notsan. Eran eben basokada bat […] Ha! Personia zan haura, “idiota”, […] eta gero esaten eben bere semiak, ei zan gizajo bat, gazterik hil zan kanzerrakin eta nere anaiari esan otsan, gure ama txarra zuan e? Txarra zuan gure ama. Soldau neuela, […] eta gaiñera zan eskrupulosia baiña a tope e? Alabiak esaten dost neri: “harek badakitzu zer, ze falta eben harek, zer, ama zer? Harek hola gonak jasotia eta epurdixa irakustia gizonairi”. Orduan Santa Agedara eruango euen baiña! Baiña pasauta euen, harek itten zittuen gauzak ez zittuen ingo iñok be, iñok be ez. Baten bat sillan jarritta egoten baldin bazan, ha sillia hotzittu arte ez zan jarriko. Banketa baten egoten bazan banketia garbittu ingo eben. Eskrupulosa baiña hola eskrupulosia baiña bilddurgarrixa zan e? Halaxe esan otsan: “afarixa emun dosku eta fregaua lan danak indda itxi (di)ttu eta umia goornau eta umiari bueltia emun eta zer esan bihar jatzu?” esan otsan eta, “fan itturrira eta ekarri ura” […] baiña egin nostan ekiñaldixa esaten! Ha zan berba postura harena, “ era una señora, pero muy señora”.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia