Oñati (Gipuzkoa)

Gernetan jaioa

Gernetan jaioa 1922ko abuztuan jaio zen, baina ez daki ziur zein egunetan. Beharbada arreba eta bien urtebetetzea egun baten ospatzeagatik erregistratu zuten arrebaren egun berean. Bere aita ere Gernetakoa zen; ama, berriz, Errastikoatik etorri zen. Uxarte auzunea hustuz doa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-058-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1922ko abuztuan jaio zen, baina ez daki ziur zein egunetan. Beharbada arreba eta bien urtebetetzea egun baten ospatzeagatik erregistratu zuten arrebaren egun berean. Bere aita ere Gernetakoa zen; ama, berriz, Errastikoatik etorri zen. Uxarte auzunea hustuz doa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze... beste ruta bat jarri, nundik tiratu bihar duan!
- Ondo, ondo diharduzu.
- Ondo dihardut?
- Bai, larogei urte esan dozu, ezta? Hogeita bikua orduan? "Veintidós"?
- "El cuarenta y tres".
- Baiña...
- Emaztea: Jaixo ziñan urtia izango da larogeita sei urte gutxiago... ba "veintidós" izango da.
- Ba "veintidósekua".
- Eta ze egunekua?
- "Once de agosto". Gero batzuk esaten daue "nueve de agostokua" naizela be, ez dakit. Orduan juzgaura jun bihar izaten zan, […] bi egun gutxiago itten dot orduan, gaztiaua, bi egun gaztiaua.
- Alaba: Badakitzu zer? Beste arreba bat zaharrena eukan "once de agostuan" jaixua, arreba zaharrena, eta gero oin ez dakigu bederatzian jaixo zan; eta gurasuak bixok egun baten ittiatik 11 ifiñi euen juzgauan edo zeatik ifiñi euen hori.
- Bai, bixok egun baten zelebrauten geben, harek felizitauten ninddun behetik, ha kalian bizi zan eta bixok egun baten. Eta hau lehen be esan dot, examiña in bihar da hemen ondo juteko, igual aitta-amak ingo euen examiña, zelebraziñua be kosta itten da eta bixena batera indda gastu gutxiago. Horreik danok mixeritik estudiatzen dira, mixeritik, e? Bestela zu bazabitz dana errez, dana errez, handik ez dozu bururik kantsaitten, ez zara sartzen, baiña ikusten dozunian hemen aillegauten zariela, hemen "ojo al cristo", eta pentsau nundik fan edo zela fan. Eta holaxe.
- Zenbat anai-arreba ziñazien?
- Zazpi, zazpi giñan.
- Eta gurasuak bertakuak ziran?
- Bai, aitta hemengua semez, eta ama hor gertukua, elizatik goratxuago, baserri Errastikua, horkua ama. Amandria be, nere amana be, amandria be, elizatik goratxuago Borjena. Borjenekua, bai.
- Uxartetik etorrittakuak zarai?
- Bai, ama Uxartekua, Errastikua, eta amandria be bai, amandria be Uxartekua, Borjena.
- Txomeena be Uxarte da oinddiok, ezta?
- Bai. Ba gastauaz doiaz, Aixkorbe ixa gastau da...
- Horixe esan dosku Mirenek, gauza iguala.
- Txomeena eta Garaikua, Uxabio, ba Euxebio kalian bizi zan eta hona etorri zan eta hor jarraiketan dau, anaia ta egon zanian, hil zan anaia, ha residentziara fan zan eta beori baserrixan jarri zan hor, ta...
- Errastikuan ez dau iñor?
- Errastikuan be ez, ama egon da denporaletxon baten uste dot, baiña oin uste dot kalera fanda egongo dala, Rikardo zanen andria.
- Karnetian urtebete gaztiagua zara!
- Bueno! Hori be zeozer da. Urtebete ume?
- Bai.
- Hori askotxo da.
- Alaba: 22 ifiñi biharrian 23 ifintten dau.
- Akaso holaxe izango da-ta.
- Alaba: Oin bi urte eginddakua da. Oin bi urte edo inddakua da, itxuria konfusiñoren bat da.
- Registruan zela dauen hala ifiñiko daue.
- Numerua kanbixau daue.
- Aber urte bat gaztiagua zaran.
- Alaba: Ez, zeatik kartillan amak esaten dau 22 dakola.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia