Oñati (Gipuzkoa)

Putreak uxatzen

Putreak uxatzen Tiroa bota zieten etxe ingurura etorri ziren putreei, baina ez ziren asko urrundu. Miren joan eta putreok berari begira-begira zeudela, putreak uxatzen saiatu zen. Txakurrak ere hipnotizatuta zirudien. Txerriak esekita ikusi zituzten, baina etxean ez zegoen inor. Izu handia pasa zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-057-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tiroa bota zieten etxe ingurura etorri ziren putreei, baina ez ziren asko urrundu. Miren joan eta putreok berari begira-begira zeudela, putreak uxatzen saiatu zen. Txakurrak ere hipnotizatuta zirudien. Txerriak esekita ikusi zituzten, baina etxean ez zegoen inor. Izu handia pasa zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- "Zer? Txapelenak txakonai bi txarri hildda hortxe bai eta atzenian buetrak jan bihar ostenai". "Nun xakon..."
- Sikaketan?
- "Nun xakonai ba?" "Hortxe bordepeian". Eta hutsa, geuk medikura fateko ordua xakonau ta urtenda bagaozen biharrao gazen". "Hor behiean zein xabin, ba?", hankak ikusten nittun han ittuako atetik pikupeien hankak harutz ta honutz ta, "Hor? Gure Antonio". In eben buelta batzuk; hor egon hari hola! "Tiratuxek tiruori!" Ta tiratu een tiruori Antoniorrek, ha zan buetra pillia, artaldia baiña hola haundixa, e? Danak "tiki-taka", "tiki-taka", patuan moduan. Hori etxe bixan bittartian dau pasua, hor urten eben buetriak, ta larraiñian takata, txakurra be hipnotizauta letxe holaxe euen, eurei begira.
- Sustauta egongo zan.
- Bai, sustauta "completamente"!
- Txakurrentzako bitxo barrixak.
- Bai, txakurra euen holaxe, hipnotizautako moduan, ta teillatutik be holaxe begira ta neri be hola begiraketan nostain ta tirua entzun ebenian Frantziskak nola fan bihar euen medikuana, txandia hartuta eukein, aide fan zan. […], "horreik badoiazela, Jose Ramon fan dok, honeik buetra zaharrok txarrixok!", hola fan hara eta amantala ointxe letxe, hauxe amantal hau, gaiñera, hola zaratia ataraten neu ta eskuan neuken batuta jerseixa, orratz bixak holaxe gora dittutela, hola astinketan amantalori eta hor larraiñian oin be hor egongo da, ez etxe aurrera eruanda da, euen zera, enpaketadoria, enpaketadorien gaiñian toldua, ta ha toldua zaratak ataraten eta zaratak ataraten ta hola nebillen eta etorten xat gero Estebanen semerik zaharrena, ointxe karneta etarata, aurreko egun baten etarata karneta, ta "Ene! Zeu etorri zara kotxian?" esan notsan. "Bai, ze pasauten da amama?" Ze ba? Ta txotxolatu in naizela pentsau eben harek. "Zetan zabitz ba?", "Ez (di)ttuk ekusten horreik?", "Ba nik horreik ikusi (di)ttut, baiña"... Ba harendako "como cosa normal" buetrok. Eta "Hola ta hola Frantziska Beittikuak esan xostak bi txarri dagozela. Fan zatez Goittikora aber iñor dauen hor". Fan zan ta tinbria jo eta tinbria jo ta, fan nintzan neu eta esan notsan: "Ez daue erantzuten?", "Ez", "Juana egongo da bakarrik. Goazen bixok aber ze txarri edo zer dauen hor". Fan giñan bixok eta han egozen txarri bi bordepeian esegitta txintxilis eta porru usaiña edo kipula usaiña eta ba txarri-lanak itten ibillittako moduko usaiña euen. Kotxe bat be han euen, txarrixak ekarteko karromatua be han euen, ta txarrixak txarri-lanetan ibillittako itxuria baeuen baiña iñor ez euen. Esan notsan: "Jo tinbria aber baten bat lo dauen hor, lehen ibilli diran txarri-lanak itten gabian ta aber oin lo dagozen". Jo tinbria eta jo tinbria eta nada. "Hemen ez xaok iñobe. Fan etxera eta ekarri eizu plastiko bat hantxe dago debittuko armaixuen gaiñian, komoda zaharren gaiñian, plastiko barri bat bai, eta ekarri eizu haxe, tapau behintzet in in biharko dittugu, horreik kapaz dia atzera etorteko hori buetra pillia, ta nola horreik buelua ezin dauen hartu zerian, ta nola pillan dabizen", harik eta hor gure etxeburuko zelaira puska bat zabaldu ziran arte ba, norberari atakauteko moduan, e? Emuten euen billurra eta dana ta, horreik ze ta, "fango (di)ttuk gura battuk", baiña nik esan notsan "itxi daigun bakian, gura dauena ingo xuai, tapau daigun txarrixak". Ta hori zan ba hamar ta erdixak, hamaikak bittarte hori.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia