Petrolio eskasia datorrenerako tresna zaharrak gordeta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-057-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Araotz
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko abenduaren 12a
- Iraupena: 0:01:59
- Erref: ONA-057/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Horixe pasauten da ba. Ta guk, neu esaten Araotzeko etxian, kaleko etxian dauen kamaria bageuko sikiera! Eske guk hemen honen parian hasi goixenetik eta barrenera, hau kamaria dana kamaria, etxe danian kamaria dakogu kamarak, baiña hango partia dana dakogu behikuloz beteta ta. Rotrabaktoria, tratore haundixa, txikixa, segadoria, eskuzkua, tratoriaz ibilttekua, boldia, burdixa... bueno.
- Lehen horreik danak honeikin itten zirala.
- Danak honeikin itten ziran. Hori esaten dau gure Estebanek esaten dau, hori ikusi zeben ba atzo, horrek, ta: "Ama, uztarrixa topauten hasi biharko zara". "Bai, bai, debittuko arkan xak bat, hantxe xaok sartuta bat". "Ta hasi biharko gara behixak hezitten, zeatik hurringo petroleorik ez dauela, gasoliñarik ez dauela, hasi biharko du boldan", "Ba bolda txikixak be hantxe xazek kamaran" esan notsan, bi, barreria be bai, aria be bai. Bestiak, berriz, Zumarragako primuari, Rosarion semiari, emun nitxan haize-errotia ta bolda haundixa ta horreik trabatik kentzeiatik.
- Gari ereitten ya ez gara hasiko, baiña...
- Bueno, garixa ereitten baldin badogu txorixendako lein dira, e? Hemen txorixak ez daue izten ezebe, ezebez. Guk hemen hor eskukada bi edo bota bai, adornurako edo hola zerien ifintteko oluak eta garixak eta hola apurtxo bat hasi ziranian mamiñan formia eta hartzen eta bizarrak eta ataraten, egun bixan danak trillau ta kitto. Baneukan neuk ereindda adornorako ifintteko ta danak trillau. Txorixak ez daue izten oin hemen, bueno!
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!