Oñati (Gipuzkoa)

Ospitaleko bizimodua; "Neskapasauak" eta "andra-neskak"

Ospitaleko bizimodua; "Neskapasauak" eta "andra-neskak" Ama galdu zuenean Ospitalean egon zen bere anaia txikiarekin bizitzen. Eskolak ere jaso zituzten bertan. "Neskapasauen" umeak ere eramaten zituzten Ospitalera. Mirenek bere bizitzan lau emakumeri "ama" deitzeko aukera izan du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-057-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ama galdu zuenean Ospitalean egon zen bere anaia txikiarekin bizitzen. Eskolak ere jaso zituzten bertan. "Neskapasauen" umeak ere eramaten zituzten Ospitalera. Mirenek bere bizitzan lau emakumeri "ama" deitzeko aukera izan du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Ospittalian mojakin egoten ziñazien, ezta?
- Bai, mojakin.
- Moja asko zeguan edo...?
- Orduan bai, beratzi edo b(a)eozen, han geixueri atenditteko eta eskolia emuten euen, beratzi moja edo.
- Eta Ospittal hori izaten zan etxerik ez eukeiñentzako ta... ?
- Herriko nezesitauendako ta ba kanpotik be, beste leku batzutatik be han por ejenplo, neurekin bat egon zan mutikotxo bat Donostiakua zana, ama solteria euken baiña ama sekula ez zan etorten; Moreno euken apelidua, Segundo Moreno, ta ama sekula ez zan etorten, guk ez geben ikusten. Etorri ingo zan igual, ta egon zan denporalditxo baten, baiña bera Donostiakua zala esaten euen, eta klaro, lehen esan gebena, neskapasauak izaten zien lekuetatik umiak eruan itten zittuein ba beste leku batzutara, ta holakon bat izango zan ha be. Moreno hori, gero eruan euela, gero akordauten naiz zela eruen euen.
- Bai eta, neskapasauena aurrekuan komentau geben, badakitzu zer dan neskapasaua?
- A neskapasaua?
- Ezkondu barik haurdun geraketan dan andria. Eta gero umia eukitten dauenian zela esaten xaue horreiri? Ez da andra-neskia?
- Andra-neskia izango da. Hori izan leike, andra-neskia, baiña aurretik ba horixe, neskapasaua. Famelixia euki dauenian neskia neskatik pasauta, neskapasaua. Hori ondo esanda dago egon, neretako, neskapasaua.
- Orduan solteratan haurdun gelditzen zianairi esaten...
- Neskapasaua.
- Eta gero eukitten euenian umiori aitta barik, orduan ya andra-neskia.
- Andra-neskia. Klaro, andria, neskia, ezkondu barik euena.
- Eta orduan anaia ta bixok egon ziñazien han, ezta?
- Bai, bai, atzera berriro aitta ezkondu arte.
- Eta zela egoten ziñazien, neskak eta mutillak aparte egongo ziñazien eta...
- Ba anaia txikitxua zan eta holaxe, illara baten egoten giñan neskatillak eta bestekaldian mutikuak eta, hori komedorian andrak alde batian eta gizonak bestian, komedoria haundixa zan, ez hola mahaitxuetan eta mahaitxuetan, e? "En fila", fila indian danok, erdixa dana libre, eta habitaziñuetan be bai, kriston [...] orduan ez xauan kalefaziñorik eta puñetarik, a ze hotzak pasauten gittun, etxetzar horreik, zera, Ospittal zaharra. Han nik ez dakit zenbat lagun egongo giñan, baiña bastante, bastante jente egoten giñan, akordauten naiz ni, ta gaixuak be egoten ziran batzuk uhera dana, ohia in bihar izaten xatenak eta mojak, berriz, euren lanak eukitten zittuen. Bat enfermera lanak itten ebena zan, baiña eskolia emuten eben. Gero "Madre superiora" esaten gotsana ha berriz, ni egon nintzan denpora dan-dan-danian bat egon zan, sor Aurelia Garaikoetxea naparra, neretako ona izan zan. Nik lauri esan dostet "ama", lau personari: nere amari "ama"; horri monjiorri, sor Aurelia Garaikoetxea horri be "ama", "madre".
- Horri erderaz, "madre".
- Erderaz: "madre". Gero aitta ezkondu zan atzera ta hari be "ama"; gero neu ezkondu nintzan hona eta hemenguari be "ama" esan xat. Lau emakumeri "ama" esan dostet nik, ta neriaena ba gutxi, zeozer bai badakot, sei urtetik suerte haundi barik hil xaten neri ama eta, ba, badakizu, sei urteko personia ta artian ez dakuei gauza danak goguan geldiketako abilidadiori. Oin gauza asko, ba, bai, badakot, geldittuta dakot, "en cambio" nere anaiak ez, nere anaiak, ta betik euki eben bere penatxua, amaren hori abozori eta ez eben ezaguketan; "Hik sikiera amen berbia ezagutu hunan, nik haxe be ez".

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia