Oñati (Gipuzkoa)

Perretxiko bila

Perretxiko bila Perretxiko asko batzen zuen. Ormaiztegiko plazan saltzeko bidaltzen zituzten perretxiko zakukadak. Urbia aldera joaten ziren gehienbat perretxikotara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-054-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Perretxiko asko batzen zuen. Ormaiztegiko plazan saltzeko bidaltzen zituzten perretxiko zakukadak. Urbia aldera joaten ziren gehienbat perretxikotara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta perretxikutarako?
- Perretxikotarako tremendako afeziñua.
- Afeziñua, bai?
- Guk? Ekarri be. Ekarri, perretxikuak ekarritta gaoz gu gibelurdiñak, honguak eta honaik zerak, gehixen gibelurdiña eta honguak Urbixatik. Hor egoten zan orduan norberak gura dan beste hartu eta etxera, holaxe. Iñor ez zuan faten ta. Gaiñera olixua karu xauan orduan ta olixuak be zearik ez ta, oin fan hai! Oin ez da... oin ez da zerik itterik. Orduan ekarten giñuan geuk gura beste perretxiko eta geuk gura geben modukuak.
- Eta ze perretxiko klase hartzen zan gehixen? Hongo eta gibelurdiña?
- Hongua eta gibelurdiña.
- Eta beste zer gehixau?
- Saltsa perretxikua be hartzen zan.
- Eta korosua.
- Korosua.
- Korosua zer da?
- Gibelurdiñen famelixakua, berdia.
- A, bai.
- Eta gero guk beste gauza bat, kalian geozela in giñuan zera, saldu itten gitxuan orduan perretxikuak, zera, Ormaiztegiko plazako jentia dok ha, eta hari bialketan gitxan. Horreik egoten (di)ttuk ba zerian, basuan? Zeran modukuak, saltsa perretxikuak moduko morduak egoten (di)ttuk horreik zerian...
- Piñudittan?
- Piñudittan, bai.
- Piñutelak.
- Piñutelak ez, ez, ez, beste klase bat. Piñutelaz aparte, beste klase bat, eta hareik bialketan gitxun guk zerera, horra, Ormaiztegira, Ormaiztegin […], Ormaiztegin plazan saltzen zittuein baiña, baiña guk hareik bilaketan gitxun morduak, zakukadak bialketan gitxan guk hareiri.
- Holan horixak esaten dozu?
- Horixak, horixak.
- "Lenguas de vaca"?
- "Lenguas de vaca, esactamente, lengua de vaca", horreik, eta hemen horreik ez (di)ttu sekula jaten.
- Ez, hemen, mikatzagua edo da, ezta?
- Nik ez dakit zelakuak diren, baiña guk zenbait halako bialdu? Zakukadak, e? Bialketan (di)ttugun Ormaiztegira. Hareik plazan saltzen xuein, dirua erdibana itten giñuan, guk ondo urteten giñuan eta eurak be bai, (...).
- Hemen egoten zan kuletua edo?
- Kuletuak bai.
- Bai?
- Kuletuak, kuletuak gutxi.
- Gutxi, ene... hori e...
- Nik sekula ez dot ikusi.
- Nik bi, Zubillagan.
- Baiña gutxi egoten zan orduan be.
- Bai, kuletuak hori oso eskasa, hori da zerian zera topaittia moduan.
- Urria.
- (...).
- Urria.
- Urria topatzia moduan da.
- Susatan ibilli ziñan udabarrixan?
- Ez, susatan ez. Susatan ibiltten nitzan, ibilli nintzan, oseake bi edo hiru urtetan zerakin, hau Kazintto zera, Umeretz, Umeretz.
- A, Umeretz.
- Eta bestia zera, Bixain, Klaudio Bixain. Ezagutu zittuan horreik? Ez zittuan ezagutuko. Horreik ziren susazale amorratuak, eta horreikin faten nitzan baiña urtian baten suertaitten bazan hola, zera, eskukada, hola eskukada bana partitteko, kitto! Oseake lekuak bai, hemen be bai, eta zeren bat, txikiñen bat, eta han be bai eta bestian be bai ta, susatan ez, [...] hortan ez xok mereziu ibiltterik. Gero susak jateko grazia gutxiau perretxikuak baiño. Nik neuk perretxikua asko gurau xuat susia baiño.
- Bai, neuk be bai.
- Oseake, susia ya, nik hartzen xaot (...) Gauza fuertia, ha dok gustua emuteko bakarrik tortilliari.
- Eta ze ingurutan ibiltzen ziñazien gehixen? Edo zein zan hemen paraje onena perretxikutarako?
- Perretxikutarako? Urbixa aldia.
- Urbixa aldia?
- Pagua ugari, hasi hor zerien Arantzazun ta Urbixa ta, ba! Lekuak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia