Oñati (Gipuzkoa)

Kale baserriak

Kale baserriak <p>Lehen herriko kale asko baserri etxez beteta zeuden. Aurreko Mendiko 10 baserriak gaur hutsik daude.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-053-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen herriko kale asko baserri etxez beteta zeuden. Aurreko Mendiko 10 baserriak gaur hutsik daude.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta asko aldatu da kalia?
- Jo, aldatu kalia! Kalia asko aldatu da bai, asko, hemen hasi bai barrenian, eta hemen baserrixak egozen hasi Kurtzeko eta Olaran eta Kurtzeko eta hemen Sarriko eta hemen hasi bai gora ta hau, hau Kanpantxon dana baserrixa izan zan, hori Erlenak eta honeik eta atezkalde […] San Anton kalia ixa dana, dana baserrixa zan, Mendiko kalia dana baserrixa zan eta horreik hementxe Torrealden asko ta San Juan Kale aldia horreik be danak, San Juan Kale dana baserrixa ziren. Ba borixe, batzuk banastagiñan egitten euen baiña euren behixak eta soruak eta dana. Torrealden be han egoten zan, baiña metro bat hola labrau barik, dana, garixa, artua, babia eta danak, eta oin ba aldatu, horreik danak desapareziu ziren horreik, Torrealde ta hola, zelai dau, ta horreik hemen be beste baserri batzutan be igual, Zañartu be, ze esango dotsut ba nik, Zañartu halako auzo oso bikaiña izan da, ezta? Baiña oin bi behi, lau behi egongo dira, hogeta eta eztakit zenbat etxe eta lau behi bakarrik.
- Dana piñua!
- Lehen hor San Julian aldian faldan ta zelaixak ezta? Hareik danak piñu.
- Eta zeuen auzua asko aldatu da?
- Gure auzua? Ha goikua? Bai. Dana hutsik dao, dana. Hamar etxe ta danak hutsik.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia