Oñati (Gipuzkoa)

Etxean gizonik ez

Etxean gizonik ez Umetan, aita hil ostean, aitajaunaren oso lagun egin zen, baina hau ere laster hil zen eta handik gutxira bere anaia soldadutzara joan zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan, aita hil ostean, aitajaunaren oso lagun egin zen, baina hau ere laster hil zen eta handik gutxira bere anaia soldadutzara joan zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Umetan, esan dozu, aitta hil zala zuk bi urte zekazuzenian. Ezan bizimodua erreza izango gero, ezta?
- Ez ba, aittajuna bizi zan.
- Aittajuna bizi zan?
- Bai, aittajunak esaten ebela, hainbeste ezagutu zittuela hemen, baiña danetatik onena neu nintzala. Ni trankilla betik izan naiz, baiña hola pentsau ingo eben momentu hartan aittajunak, […]
- Eta zu zer ziñan, alabarik zaharrena?
- Gaztiena.
- Gaztiena gaiñera? Eta gaztiena geratu etxian?
- Gaztiena neu nitzan danetan, zortzittik gaztiena. Eta aitta barik geratu nintzan bi urtekin. Bai, ama 19 urtekin etorri zan hona, nire ama, oso-oso fiña, langillia, bueno, zan langille aparta zan, aparta, aparta. Hemen kanpo asko euen ta nehiko lan ebali eben berak.
- Dozena bat ganau bazeukein, horrek lan asko emuten dau.
- Lan asko, hemen etxe-buruan dakuu terreno sail haundixa, zelai dago dana, baiña bi urteko ogixa hartzeko baiño gehixao.
- Eta, aitta ez zekazunez, […].
- Gero aittajunakin ni beti aittajunaren onduan ibiltten nintzan gero aitta hil xatenian ta aittajunari baba-baltza gustaitten xakon asko, baba-baltza jaten eben berak, aparte jaten eben mahaitxo baten aittajunak, baiña ni haren mahaixan betik, aittajunen mahaixan baba-baltza neri be gustau, gustau itten xaten baba-baltza neri, aittajunakin hori jaten neben ta gero ha aittajuna pulmonixa batek harrapo dost eta ez aitta eta ez aittajuna geratu nitzan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia