Oñati (Gipuzkoa)

Azoka kontuak

Azoka kontuak <p>Bera ere joaten zen gazta saltzera, postua ordainduta. Beste herri batzuetatik ere etortzen ziren saltzaileak, "Kiputz aldetik" ere. Erosleak ere ugari izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bera ere joaten zen gazta saltzera, postua ordainduta. Beste herri batzuetatik ere etortzen ziren saltzaileak, "Kiputz aldetik" ere. Erosleak ere ugari izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero saldu kalera gaztaiak?
- Bai.
- Plazan egoten ziñazien edo bezeruak eukitzen zenduezen?
- Bezeruak be eukitten gittuan baiña plazan be saltzen gittuan.
- Ta zein faten zan, kalera saltzera?
- Neu be bai.
- Zu be bai. Eta plazan puestua pagau itten zan?
- Bai, gizon bat ibiltten zan batzen, plazan egotiena baiña huskerixia pagaitten zan.
- Ta plazan jente asko egoten zan saltzen?
- Bai, bastante jente egoten zan, bai.
- Ze egoten zien, herriko baserrittarrak bakarrik ala beste herri batzutakuak be bai?
- Beste herri batzuetakuak be etorten zien batzuk, Mondrauetik eta hor zeetik be bai, kiputz aldetik sagarra saltzera eta asko etorten zien.
- Legazpittik eta?
- Bai, sagarra saltzera eta asko etorten zien, Aztiri eta horreittatik, alde horreittatik.
- Ta erosten jente asko?
- Erosten be ba bastante jente, erosten be. Orduen be jentia, jente asko bizi zan, e? Eta batzun batzuk fan bihar plazara edo nunbaittera.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia