Oñati (Gipuzkoa)

Donostiara lehen aldiz

Donostiara lehen aldiz Donostiara lehenbiziko aldiz 17 urterekin joan zen, trenez. Itsasoa orduan ezagutu zuen.
Donostiara lehenbiziko aldiz 17 urterekin joan zen, trenez. Itsasoa orduan ezagutu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemendik Donostiara eta faten ziñain sekula?
- Ez, Donostira ni leheningo fan nintzan 17 bat urte dakotela.
- 17 urte?
- Bai, anaia eta bixok fan giñan, gerran hil zan anaia eta bixok. Eta Donostin geukan tiuak, ta hantxe egon giñan, hain etxietan, haixen etxian.
- Eta trenian fanda?
- Horixe, trenian fan bihar, oiñez ezingo giñan behintzet fan.
- Ta nundik faten ziñain, Maltzagati?
- Bai, Maltzagatik.
- San Prudentziotik Maltzagara eta Maltzagatik Donostiara.
- Bai, bai, Maltzagatik hara.
- Eta ze, denpora asko egon ziñazien Donostian?
- Ez, egun baten fan eta bestian etorri edo, holaxe, bisittaittera fanda. Eguntxo bai edo bi pasaittera.
- Ta lehen esan dozu 9 urtekin neskame fan ziñala. Ta ze lan, ze bihar egitten zenduan?
- Ze lan?
- Bai, ze izaten zan zure biharra?
- Bueno! Ba han be etxian itten geben lana, soruan ta...
- Ze inpresiño ekarri zeben Donostiatik?
- Ze inpresiño? Ba itsasua ta ikusi ta.
- Leheningo aldiz?
- Bai.
- Ta ze pentsau jatzun itsasua? Itsasua ze pentsau, ikusi zendunian?
- Ze pentsau? Ba pozu haundixa zala, zelaixa lakotxe zera ikusi gebela ta, holakotxiak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia