Gerra kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: ONA-045/007
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Alaba: gizon danak fan ziran gerrara ta, ni justo-justo...
- Ta besterik auzuen ez eukan, berau bakarrik zan orduan neskatillarik eskolara fateko modukorik, eta...
- Ze rekuerdo dakotzu gerrakua? Gerra denporako ze rekuerdo dakotzu?
- Zertzuk?
- Ze rekuerdo dakotzun gerra denporakuak.
- Gerra denporakuak? Gerra denporakuak kontu tristiak. Gizona be eruan euein gerrara ta, ni honekin, hau bost hillabete eukala fan zan gizona ta, bi urte in zittuan, eta ni aitta-amakin, aitta-amak eta koiñata bat eta neu. Eta hau neskaillatxua.
- Eta etxian kargu?
- Alaba: bai, etxian kargu.
- Bai, etxia eta etxekuok, etxe ingurukuok eta, baserrixari jarraittu bihar ta, nehikua lan. Bai, ama behintzet sarrittan gehixorik egoten zan, ta aitta be erreumatsua zan, erreumakin ha be askotan gorputza zuzendu ezindda, hementxe, ahal dan moduan.
- Ta hemen inguruan egon ziran soldauak? Soldauak hemen inguruan ibilli ziran?
- Bai, hemendik be pasau ziren, baiña haik guria fatera orduko hemendik pasauta egozen aurrera. Batzuk aurretik eta bestiak ondorian faten ziren, makiña bat tiro entzun geben, baiña bizirik etorri ziren behintzet atzera be bai, ta pozik.
- Alaba: etzan gutxi.
- Eta ze esan dozu, bi hillabete edo bi urte?
- Alaba: bi urte.
- Bi urte in zittun.
- Alaba: bi urte eta zenbat hillabete?
- Bost, bost aste, hillabete eta bost aste.
- Eta han egon zan bittartian alkarren barririk bazakazuen?
- Bai, kartak bialketan zittuan.
- Allegaitten ziren kartok, e?
- Bai, kartak harrezkero, aste danetan bialketan eben harek kartia. Aste danetan.
- Eta ze kontatzen zeban berak, nun zihar ibilli zan?
- Alaba: nundik zihar ibilli zan?
- Ene! Leku askotan ha, nik eztakit nundik nora be, Asturias ta hor alde horreittan, nunbaitzuetan, leku askotan.
- Hara ta hona orduan.
- Bai. Botak eta, barrixak jantzi bai eta apurtu arte erantzi be ez, kendu be ez.
- Lo itteko be ez?
- Lo itteko be ez, lo nun iñik be ez, edurra itten ebenian be, edur artian, ahal dan lekuan lo be. Pillia juntau bai, ta hantxe, pillien artian.
- Batak bestiari berua emuten.
- Alaba: txakurkumak moduan.
- Gerra denporako kontuak tristiak dira.
- Alaba: bere anaia be baitta, bi anae egon ziran eta beonen anaia be baitta eta honen anaia hil iñ euen gerran.
- Batek begixa galdu eben eta bestiak, bestia sano etorri zan.
- Alaba: eta zure anaia, berriz, hil iñ euen, tio Joxe hil iñ euen, berriz.
- Bai, nere anae bat hil in zan, tiruakin.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!