Oñati (Gipuzkoa)

Neskame; erdara ikasten

Neskame; erdara ikasten <p>Bederatzi urterekin neskame joan zen 16 urte arte, Antzuelas Olabarrira. Arabara joan zen erdara ikastera eta hiru hilabeteren ondoren etxera itzuli zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bederatzi urterekin neskame joan zen 16 urte arte, Antzuelas Olabarrira. Arabara joan zen erdara ikastera eta hiru hilabeteren ondoren etxera itzuli zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat urtera arte egon ziñan eskolan?
- Eskolan? Ba zortzi bat urtekin edo hola hasi, eta gero beratzikin kriada fan nintzan ta, eskolan denpora gutxi in neben nik oso.
- Beratzikin kriada?
- Bai, beratzikin kriada fan nintzan eta zazpi urte in nittuan, baserri baten.
- Hemen Oñatin?
- Oñatin, bai hortxe, Aurreko Mendixan.
- Alaba: nun esan, ze baserri.
- Olabarri.
- Olabarri, Antzuelas?
- Antzuelas bai, Antzuelas onduan, onduan be ez baiña...
- Antzuelas-Olabarri.
- Bai, bai, hantxe.
- Ezaguketan dot. Ni han basuan lanian ibillitta nago han.
- Baietz, e?
- Goratxuago.
- Joño, basuan? Basoko lanian in bihar, ha basua da eta.
- Entresakan.
- Altzikorta ta dagoz.
- Gorago, ni gorago ibilli nintzan.
- Bai, gorago, bai.
- Bazkaldu eta Koroson itten geben.
- Koroson, e? Koroso erre in zan gero.
- Bai.
- Oin etxe ederra indda egon bihar dau.
- Oso ondo.
- Alaba: Esan Arabara noiz juan ziñan, zetara fan ziñan Arabara.
- Arabara?
- Alaba: Arabakua kontau.
- Ba Arabara fan nintzan hamahiru urtekin, baiña Araban denpora gutxi in neben. Hara eskolia ikasteko zerian fan nintzan, baiña hiru hillabetian ikasi neben bai nehikua eskola, ta etxera.
- Etxera lanera atzera be.
- Bai.
- Eskolia ikastera eta erderaz ikastera.
- Bai ba, eskolia eta erderaz ikastera fan nintzan.
- Ta hiru hillabetian ikasi zeben erderaz?
- Hiru hillabetian nehikua erderaz ikasi eta etxera!
- Eta nun egon ziñan Araban?
- Araban? Ba leheningo egon nintzan hillabete eta erdixan Heredian, eta gero […] egon nintzan beste hillabete eta erdixan.
- Eta ze egon ziñan, etxeren baten?
- Bai, maixua kanbixau in zan bai, maixua bialdu euen Herediatik zera, […] eta nik maixuakin fatia gura neben eta fan nintzan maixuakin, eta maixuen etxian egon nintzan. Orduan tontia portau nintzan, orduan han geratu banintza, makiña bat enpeiñu in nostan bertan geraketako, baiña nik ezetz, etxera etorri bihar nebela, ta etxera etorri nintzan.
- Eta zela fan ziñan Arabara, mendittik?
- Mendittik, aitta eta bixok fan giñan.
- Hor Mikeletxetik gora?
- Bai, Mikeletxe ondotik gora fan giñan. Behinguan ez giñan aillegau, e?
- Ibillialditxua.
- Bai horixe, fanalditxua.
- Fanalditxua dago bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia