Aita banastagilea; banastak egiteko prozesua
Hizlaria(k):
Guridi Egaña, Enrike
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-041-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita banastagilea zen. Lehenbizi gaztainak ekartzen zituzten basotik eta, ez zitezen lehortu, uretan eduki. Handik labera sartzen zituzten eta han berotzen zirenean zimitzak ateratzen ziren. Kutxila batekin zimitz haiek landu eta gero banastaren forma ematen zitzaion. Bera ere ibiltzen zen aitari laguntzen, batez ere zuloak estaltzen, geratutako zuloak zimitz txikiagoekin estali behar izaten ziren eta.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: ONA-041/024
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!