Oñati (Gipuzkoa)

Karea saldu partikularrei edo Antzuolako kurtideriara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-029-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zenbaitek lau urtetik behin egiten zuen karea, baina beraiek urtean behin ere egin izan zuten, karobi txikia zuten eta. Inguruetan kare gehien egiten zutenak beraiek eta Urzelairenekoak izaten ziren. Karea nora saltzen zuten; etxea zuritzeko, Antzuolara kurtideriara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbatian behin eitten zan?
- Guk urte askotan urtero be bai.
- Urtero?
- Guk karobixa txikitxuaua geukan, gurian karobixa zan, beste, Urtzelaikua eta honeik baiño txikitxuaua. Nola eukitten geben abarra asko, abarra egoten zan, piñu abarra. Aurretik otiakin erreten zan. Bueno, hori gero ipiñiko dou, ezta? Zela erreten zan eta...?
- Bai, gero hor apuntauta dakot hori be bai.
- Zeuk esan, galdetu zeuk.
- Orduan, urtian behin eta hola eitten zan?
- Bai, batzuk, beste batzuk lau urtetik behin edo bostetik behin edo, beste batzuk behin erretakuak igual, bape erre barikuak be baten batzuk igual egongo dia. Batzuk izaten zian. Hemen gehixen erreten gebenak geu eta Urtzelaikua izaten zan. Geu eta Urtzelaikua.
- Auzo danetan izaten zan hola, bardin? Auzo danetan, hola Oñati maillan eta, zuk dakitzula?
- Bai, erreko zian, hemen Murgixan eta Berezaun eta honeittan be erreko zian, danian, danian, zeatik orduan sorua abonaitteko ez euen besterik ezer, karia botaten xakon soruai asko, guk larrei botaten gosten soruai. Klaro, horrek be, oin hor egurra dauen lekuan eukitten geben karetegixa, hor bertantxe erreten geben eta hartu eta horra botaten zan eta betik karia sobra. Gero hemen ba, zapatuetan eta, Araozko andrak etorten zian, etorri astuakin eta… ene! Bihar dot ba nik arrobatxo bat kare, bihar dot ba! Eta Trinidadetarako etxia zurittu bihar, zuriketako bihar izaten euen eta hemen holaxe saltzen zian. Azkeneko urtietan, hola, kamionkadatxo bat-edo, zerea eruaten geben, kurtedixarako Antzuolara, honeik, Galarza, horreik eukein han kurtedirixia eta kamionkaratxo bat erreten gebenian haretxek eruaten eben. Bestela ba, hemen ba, etxietara.
- Saldu eitten zan?
- Saldu, saldu, bihar gebena etara eta saldu. Hautsa eitten xako gaiñian, harrotu eta barruan harrixa egoten da, harrixa barruan, harrixa bihar da karia eitteko.
- Harrixa bihar izaten da?
- Urtutakuakin ez dau eitten, bestia eitten da uretara bota eta irakin. Gero ha eitten da, balde edo depositto zer batera bota eta ha egoten da urte batian edo bixan igual.
- Ha geldi eduki bihar da.
- Ur puxka bat bota gaiñian eta ha han egoten da, eta gero gaiña kendu eta ha hartu eta letxaria betik gertu egoten da.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia