Errekadistak eta kartzelako Madrinak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:03:09
- Erref: ONA-021/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
-Papelak bialketan zeueilla...
A-Bai, Madriñiari, neuk be bastante eskribiuten neben.
G-Bai, gu begira noiz hartuko ete xok papelori, pasiuan, zerakin eukan amistade haundixa, Segundo Martinez, tenientia zan Segundo. “Segundo, pronto estamos en casa, ¿si?” “Si hombre, si”.
-Hori zeiñek esaten otsan, argiñak? Hargiña zer ibiltten zan, errekadista?
G-Hargiña preso euen, bera preso.
-Errekadista zein ibiltten zan?
G-Eugeni "Txarriduna".
-Bai, Karlosen andria.
G-Ba, tenientiari esan otsan: “Segundo, ven, no le digas a nadie, e? Porque estamos en casa”. Leihuen papelori. Esaten otsan nola oiazen hemengo aberatsok, ya hasi dirala faten, ihesik! (…) Hari botatzen otsain buluak, hari!
-Hori zer, nun zegozeilla?
G-Eskolapixotan.
-Eskolapixotan zegozeilla horreik zerok. Aittatu dozue Madriñien kontua, ze izaten zan Madriñia, paketiak eruateko, zertarako izaten zan hori?
A-Orduan presuak danak, animoso egotiarren-ta, ba kanpotik emakume bat ifintten ostein kanpotik, Madriñia, kanpokuak-edo, zerien ifintten euen bai. Eta neuk be bastante eskribiu itten neben zerian...
G-Bilbotik zerera Eskolapixotara kantidadia erropak garbiketako presentaitten ziran.
-Eta ze etorten ziran, eurak boluntarixo?
G-Bai, boluntarixo.
A-Heuk be ez aukan ba, Madrina moduan, andria?
G-Bai, andria.
-Zure andria, ezta?
A-Hau hil da ba, Ramon Santa Kruz? Emeterio difuntua eta horreiri neuk eskribitten nosten, Madriñiari-eta, hareik danak gustora egoten ziran.
-Ramon zurekin batera euen Bilbon?
A-Donostiako Aiuntamentuko bat euen, “ya le voy a escribir, no sé cuántos…”, eta koño, “escríbele”; eskribiu otsan, baiña Madriñiorrek gero: “que vuelva a escribir las simpáticas cartas”, “un poco altanero”, badakitzu? Eta nik berriz, baju, umil edo zerian, senzillo, eta “le daba el placer o lo que sea” komestaziñuak eta horixe bialdu otsan eta Donostiarrori geratu zan gero...
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!