Herriko kirolariak
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:05:11
- Erref: ONA-020/013
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Futbola , Aisia » Kirola » Txirrindularitza , Aisia » Kirola » Boxeoa
Transkripzioa
- Ikusi dogu apur bat mutikotako, gazte denporako ta lan kontuak apur bat. Oin, zuen gazte denporan beste alderdi batzuk ikutuko dittugu. Zuek gaztiak ziñailla hemen Oñatin egon zan fubolerako, antxintxikalarixak, korredoriak eta afiziño bastante egon zan, ezta? Hemen inguru honetan? Zeintzuk ziran hemen gehixentxuen destakau ziranak deportian eta, epoka horretan?
G: Fubolian Emilio Etxeberria, ha zan gehixen aginketan ebena; eta antxintxika, berriz, Gregorio Guridi "Torre" eta Martiñola, ha zera da, Agustin Iñurritegi.
- Martiñola zein, dultzaiñia joten eben...?
G: Ez, haren semia, eta gero pelotan, berriz, hemen Arralde, Jose Maria Arralde eta Iñaxio Altuna.
A: Manuel Mikeletien semia.
- Mikeletiena.
- Gero Astigarraga be ibilli zan, ez? Joxe... Joxe ez, Karlos.
G: Hipolitto gehixau, oin Donostian edo hor egon bihar dau.
- Hipolitto zein, Astigarraga hori be, anaia?
G: Anaia, anaia, hori onena hori zan.
- Eta boxeuan?
G: Hemen orduan Azkabide, Fidel. Eta gero beste bat, hori...
Fernando Lizarralde: Eta "Morroi"?
G: "Morroi" kriaua zan, Bergararra, kriau zerien egon zan...
- Izenakin akordaitten zara? Ze izen eukan edo?
G: Ez naiz akordaitten.
- Danak "Morroi" eta kitto.
F: Baiña gerran batera ibilli ziñain.
G: Gerran batera ibilli giñan, bai. Baiña ez naiz akordaitten izena.
F: Nik ha ezagutu neben trenian, mendizale zera eta joiño, Oñatiarra ala? Eta bai, eta Benedito eta ezagutzen zittuen, Beneditto ta hola. Eta gero, ba, ni zure semia naizela eta ezagutzen eben ba gerratik, eta ez dakit, ez naiz gogoratzen zeiñeatik baiña baten bat gerran heriuta eta: "Kapo, ura" eskatu ebela eta hala hil zala.
G: Bai, Benitto zuan hori, "Butron".
- Baiña hori "Morroi" hori ala beste bat? A! Horrek kontau in eben.
G: Hil zana, hil zana.
- Benitto nungua, Oñatikua?
G: Oñatikua, bai. Benitto "Butron".
- Butron apellidua eukan?
G: Ez, apellidua eukan Etxaniz. Bai, hor zerian bizi zan, zine, zineko han etxe batzuk badauzen, ba?
- Zine ostian? Zine ostian egozen hareik Bidebarrietaruntz egozen etxe hareittan? Oin bota (di)ttue, bai.
G: Hor bizi zan. Bota (di)ttue bai, hor bizi zan.
- Eta boxeua nun itten euein hemen, boxeuan ala... entrenamientuak eta?
G: Boxeuan hortxe zerien, Trianan, hemen zerian, Diortxuena, haren parian... A, ez.
F: Errastiñian.
G: Oin etxia bota dau zerak...
- Hemen aurrekaldian.
G: Errastik.
F: Dendia dau hor.
- Dendia ala soziedadia?
G: Oin ez dau dendarik.
F: Dendia kenduta dau baiña dendia euen lekuan.
- Soziedadia, zela dok...?
F: Bai, Aterpe.
- Aterpen. Aterpe dauen lekuan, hor bertan?
G: Bai, Aterpen, bai, hortxe. Hor danera itten zan lehen, bizikletan be bai ta boxeuan be bai ta.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!