Oñati (Gipuzkoa)

Gregorio kaletarra eta Alejo baserritarra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gregorio Atzeko Kalean jaioa da, 1907an. Aita Garibaiko Errotakoa eta ama Gastiasorokoa zituen. Alejo ere 1907koa da, Olabarrietako Urraburu baserrian jaioa eta bertan bizitakoa. Aita etxekoa zuen, ama berriz, Berezau auzoko Mendikoa baserriko alaba. Alejo kartzelan zegoela hil zitzaion aita.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gregorio, zu, Oñatin jaixua zara, ezta?
Gregorio: Bai, bai, Oñatin.
- Zein lekutan jaixo ziñan zu?
G: Jaixo?
- Bai, hemen inguruan, ala...?
G: Bai...
- Nun jaixo ziñan, ze kaletan edo?
G: Nik burua be fanda dakot... zerien, oin Zumalakarregi zan lehen, oin eztakit zein...
- A! Garai Kalia izango zan orduan, ez? Zure denporan.
G: Bai, gure denporan Garai.
- Garai Kalia bai. Han, oseake Atzeko Kalian.
G: Atzeko Kalian, bai, hori da, hortxe, hantxe bizi nintzan ni.
- Eta, gurasuak nunguak ziran?
G: Ba, Garibaiko Errotakua aitta, eta ama Gastiasorokua.
- Gastiasorokua, eta orduan, zuk, bigarren apellidua zela dakozu?
G: Galdos.
- A, oseake, Lizarralde Errotatik eta Galdos Gastiasorotik. Hori da. Eta Alejo, zu, Olabarretan jaixua ezta?
Alejo: Ni Olabarretan jaixua, Urraburukuan.
- Urraburukuan, bai. Zuek betik esan dozue Urraburu?
A: Urraburu betik, bai.
- Betik, eta gero jentiak Urrau esaten daue askotan, ezta?, baiña papeletan eta, betik Urraburu, ezta? Nik be topau izan dot lehengo dokumentutan eta betik Urraburu. Eta, han bertan jaixua, Urraburun?
A: Bertan jaixua eta bertan bizi izan naizena, betik. Oin, ba, gerrako konturik ezin esango dogu, e?
- Bota, bota zuk gura dozuna.
A: Bueno, ba, gerrako zerak in nittuan, gerran urtebete eta beste lau kartzelan in nittuan eta harrezkero berriz, ba etxian, etxeko lanak eruaten. Etxealdeko zerien, ama eta nola neukan aitta hor, ba. Aitta kartzelan nauela hil xatan.
- Eta gurasuak be Olabarretakuak ziran bixak?
A: Olabarretakua aitta zan. Nikolas Ugarte Gerriko, eta ama berriz, zan Dominika Moiua Kortabarria, Mendiko alabia, Berezaukua.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia