Urtebetean 6.400 km. bizikletan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-004-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Oñati Irratia
- Data: 1991(e)ko azaroaren 13a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ONA-004/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Txirrindularitza
Transkripzioa
- Bueno, badakigu orain dala bi urte, bueno, nahiko urte politta egin zun, bueno, urte politta, sekulako lehortea izan genuen 89an, eta orduan nahiko errekor politta egin zendun zuk ere. Zenbat kilometro gutxi gorabehera?
- 6.400 kilometro in nittun urte hartan.
- 6.400 kilometro!
- Bai, bai, oseake neretako denporia zelakua itten dauen, hola izaten da. Aurten be politto nebillen, baiña oin San Migelak ezkero eurixa hasi dau eta ba ez, holako denporiakin ezin leke urten.
- Negua aurten oso oso goiz sartu zaigu.
- Bai, bai, goiz etorri da bai, goiz. Baiña bueno, ni neguan be igual-igual ibiltten naiz, oseake izotza goizian izugarrixa egiñatik be, bazkal ostian eguzkixa baldin badau, gertatu eta besterik ez bada, 50 kilometro ittera. Klaro illunkaran lehenau etxera etorri bihar dozu, behin bostak ezkero hotziketan hasten da, ezta? Eta ba ordu horretarako etxera etorri bihar; ba, hiru bat ordu bizikletan in eta ba etxera.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!