Erretiratu ostean hasi zen bizikletan gogor
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-004-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Oñati Irratia
- Data: 1991(e)ko azaroaren 13a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: ONA-004/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Aisia » Kirola » Txirrindularitza
Transkripzioa
- Dena dela, bizikletaz, ba, gehiago gozatzen orain dala gutxi hasi zara. Orain dala urte gutxi.
- Bai, bai, bai.
- Nolatan?
- Bueno ba, hori izan da, taillerretik lan barik geratu nintzanian, ezta? Ba etxian, ba nere gaitz bat baneukan zerbikaletatik, eta gero desgastia be bai, behin zahartu ezkero gauzak aillegaitten diranak, ezta? Eta etxian medikuak esaten nostan ba geldik egoteko, geldik edo… irakurri eta in bihar baneuen, ba apoiauta itteko, eta klaro, jazarritta egoten, egoten, egoten, ba gogortu itten nintzan, zutiketan hasi eta zutittu ezindda. Hortara, ba, semiak ikusi ebenian nere egoera, semia hasi xaten demandan hasi xaten, eta semiak ba zeozer itteko esaten nostan, bizikletan ibiltteko, bizikletan ibiltteko, eta klaro, neri gustaitten xaten bizikletia baiña, berrogeita hamasei-hamazazpi urtekin bizikletan hasiko banintza ba... Eta ia zeatik ezetz semia demandan, ezta? Eta egunero etxera etorten zanian "¿qué, ya has andau en bicicleta?" "No" "¿Ya has andau?" egunero. Eta azkenian, noizbaitten dezidiu neben eta hasi nintzan holaxe. Eta politto-politto-politto, lehenengo bizikletia hartu nebenian San Prudentzioraiño fan nintzan. San Prudentzioraiño fan eta etxera aillegau eta leheningo pisora igoteko ba barandauari obatuta, ezin!
- Ezin!
- Ezin, baiña harreatik, ba, ez notzan itxi artian, artian jarraittu in neben eta holaxe, politto-politto hasi nintzan.
- Hori da, utzi partez, jarraittu egin zendun.
- Bai, bai, bai, biaje mordoxka bat in nittuen San Prudentzioraiño, gero handik sartu nintzan Olatera, San Prudentziotik Olatera, eta gehittuaz, gehittuaz fan nintzan, ezta? Eta ba oin ba, trankilo etxera.
- Ehun kilometro?
- Bai, ehun kilometro. Baiña, aurten be baten in dot ehun ta zazpikua. Aurten behin in dot eta, fan dan urtian be hiru aldiz in neben hori, “vuelta a la costa” eta, ba, ezta? Beste baten Debaraiño joan eta gero Debatik Eskoriatzara eta horreik ehun ta sei-zazpi kilometro urteten daue horreik.
- Dena dela badakigu nolabaitteko arauak edo jarri dizkiozula zure buruari, e, egun batean ibilli eta hurrenguan deskanso itten dezu beti.
- Bai, bai, deskanso itten dot bai, ez asperketako, bestela aspertu be in leke, ezta? Eta egun baten ibili eta bestian deskanso itten dotenian, ba hurringo egunerako ya ilusiñuaz egoten zara atzera bizikletan ibiltteko. Klaro, denporiakin jokatu bihar da, denporia ona dauen edo ez dauen edo, ezta? Klaro, etxat gustaitten euri antzakin baldin badau ez dot urteten, karreteria bustitta baldin badau be ez, haizia fuerte samarra baldin badau, ezta. Eta ba gero ba horixe, hotzakin be horixe, tenperaturiari begiratuta betik; behin hamabi bat gradu, neuk norma batzuk hartuta dakot eta behin hamabi grado ezkero ez dot urteten, hamabittik behera baldin badau, hamabittik gora baldin badau jersei bat edo gehixau jantzi eta urten.
- Badakigu, dena den, hasieran nolabaitteko lotsa ematen zizula, ba, bizikletan oso erropa jakin batekin ibiltzia. Zer gertatu zan hor, Bittor?
- Zera, lotsatu itten nintzan. Klaro, leheningo hasi nintzan fraka normalakin, baiña semiak esaten nostan gertatu biher zala piszinara —semiak hori esaten nostan— piszinara faten dan moduan traje de baiñuakin, bizikletarako preparau bihar dala erropa egogixakin eta zapata egogixakin. Ba nik alde batetik dirua gastau bihar naben, eta bestetik lotsatu ni erropa horrekin. Bueno, ba, holaxe, lehenengo, akordaitten naiz lehenengo fraka motzak jantzi nittuanian, bueno, pentsaitten neben mundu dana neuri begira eguela, lotsatu itten nintzan, egixa.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!