Oñati (Gipuzkoa)

Lehen dantza gehiago egiten zen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Taldearekin hasi zirenean Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako erromerietan jotzen zuten eta baita ezkontzetan ere. Garairik onenetan 60 ezkontza izaten zituzten urtean. Lehen dantza gehiago egiten zen ezkontzetan, beharbada jai gutxiago zeudelako gaur baino. Bestalde, lehen ezkonduak ez ziren erromerietara joaten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oin dala 38 urte gutxi gorabehera, nun ibiltzen ziñan jotzen, musika jotzen?
- Ni ibilli naiz ba, Bizkaixan eta Araban eta bueno, Gipuzkoan ba hemen ingurutan, danian, hamen inguru danian, Araban bastante, Bizkaixan gutxitxuau baiña Araban asko.
- Eta klaro, garai hartan erromerixatan?
- Erromerixetara, klaro, erromerixetara fan bihar izaten zan.
- Eta bestela ere, ezkontzetara eta bodetara ere deitzen zizuten?
- Bai, bai, asko, bai, asko. Araba aldera eta bodetara gutxi faten giñan, hara gehixen bat erromerixia, ezta? Baiña hemen Gipuzkoa aldian boda asko, hemen Bergaran, Mondrauen, Oñatin asko, Arantzazun be bai, danian.
- Eta adibidez, urte batean zenbat bodatara faten ziñaten?
- Hirurogei bat boda, hola itten nittuan nik urtian, orduan, epokarik onenian. Gero bajauaz fan giñan. Hor ibilliko da, hirurogei bat boda.
- Beraz, astean bat gutxiñez!
- Bai, egunian bi eukittakuak be bai. Atsaldian alde baten, eta gabian beste toki batera.
- Eta adibidez, garai hartako, hasiera haietako bodak eta ya amaierarako bodak diferenteak al ziren?
- Bai, bai, diferentiak bai, oso diferentiak be. Orduan, oin erromerixetan pasaitten dana pasaitten zan orduan be. Orduan jentia anbientian jarten zan lehenau, gaiñera alkartasun gehixao eguen gaur baiño. Orduan zaharrak eta gaztiak eta dantzan zera itten zan ezta? Gaur berriz ba, dantzan oso gutxi azkenera behintzet dantzan oso gutxi itten zan. Eta segun gaiñera, guri esaten oskuen geu konjunto bat, neu betik ibilli naiz konjuntu edo ze horretan, ba, betik mejikania eta pasodoblia eta, ezta? Gauza errezak joten, eta horrekin uste dot gehixau animaitten gebela, geuri esaten oskuen posturan. Beste konjunto honeik, gitarristok eta faten zirala eta ezin animau bodarik, ezta? Eta guk ba jokaera horretara itten geben.
- Eta horrela behintzat eragitten zenuten jentia pixka bat dantzatzera ezta?
- Bai.
- Eta, bueno, ba, orduan garai batean gehiago dantzatzen zan? Arrazoia zergatik, beharbada festa gutxiago zegoelako? Eta zegoenean ondo aprobetxatzen zelako?
- Baleike hori izatia, bai, baleike hori izatia. Orduan fiestak bai auzounatan egoten ziran ezta? Baiña auzounatara eta pasaitten zana, ezkonduak eta ez ziran faten! Ezkonduak eta baikotzak bere gauzak eukitten zittuein etxian eta… Hori be pasaitten da, gaur ez dako hainbeste inportantziarik, gaur ba ezkonduak eta solteruak, bale!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia