Ziriako Arriaran Txintxurreta
OƱati (Gipuzkoa) (1905-2004)
Biografia
Lehengo "Calle Colegio"n (gaurko Aita Madina kalea) jaioa. 7-8 urterekin hasi omen zen lanean eta ez omen zuen eskolarik ikasi 21 urtera arte. Eskolarik ez zuela-eta, 21 urterekin maristetan hasi zen urtebetean zerbait ikasteko asmoz. Hurrengo urtean Gasteizko Seminariora joan zen eta 12 urte egin zituen bertan. Irakasle onak izan zituen, tartean On Joxe Migel Barandiaran eta On Manuel Lekuona. Ikasketak ordaintzeko era guztietako lanak egin behar izaten omen zituen Seminarioan: sukaldean lagundu, gelak garbitu, oheak egin, zapatak garbitu... Azkenik, 1934an apaiztu zen Gasteizen. Arabako Okinara destinatu zuten hasieran, baina laster Oñatiko Urrusola auzora aldatu zen. Gerraosteko kontuen eraginez, urte batzuk Tolosako Aldaba auzoan pasatu zituen arren, Urrusolara itzuli zen berriz.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-167 | 1992 | Roberto Altunaren fondoa | Roberto Altuna Erle |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?